Ikastaro motak eta modalitateak
Gidatze seguru eta efizienterako bi ikastaro mota daude:
- Turismoak gidatzeko gidatze seguru eta efizienterako ikastaroak. Kategoria horren barruan sartzen dira turismoak gidatzeko ikastaroak B motako gidabaimenen titularrentzat.
- Motozikletak eta ziklomotorrak gidatzeko gidatze seguru eta efizienterako ikastaroak. Kategoria horren barruan bi modalitate daude:
- Motozikletak eta ziklomotorrak hiri-bideetan gidatzeko ikastaroak AM, A1 edo A2 motako gidabaimenen titularrentzat.
- Motozikletak errepide arruntetan gidatzeko ikastaroak, A1, A2 edo A gidabaimenen titularrentzat.

