Gidatze seguru eta efizienterako ikastaroak

Gidatze seguru eta efizienterako ikastaroak gidatze-teknika hobetzeko, arrisku-egoerak aurreikusi ahal izateko eta erregai kontsumoa zein isurketa kutsagarriak murrizteko ikastaroak dira. Ikastaro horietan gidariei, daukaten esperientzia edozein dela ere, prestakuntza teorikoa eta praktikoa ematen zaie, istripuak prebenitzeari, gidatze-teknikei eta praktika eraginkorrei buruzko ezagutzak bereganatu edo indartu ditzaten.
Borondatezko ikastaroak dira eta gidabaimeneko puntu batzuk jasotzeko aukera eman dezakete, baldin eta baldintza batzuk betetzen badira.

