Jardueren eskaintza

Hartzaileak: Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleak
Lekua: Udal kulturguneak edota ikastetxeak
Iraupena: Ordubete
Edukiak: Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren programa bat da, Euskadiko gazteei zuzendua, bide-segurtasunaren, gidatze arduratsuaren eta zirkulazio-istripuen prebentzioaren arloan sentsibilizatzeko.

Hartzaileak: Helduen oinarrizko hezkuntzako ikastetxeetako ikasleak
Lekua: Ikastetxeetan bertan
Iraupena: 90 minutu
Edukiak: Antzerki pedagogiko parte-hartzailea, helduen oinarrizko hezkuntzako ikastetxeetako ikasleengan bide-arriskuko jokabideak kontzientziatzeko eta prebenitzeko.

Hartzaileak: DBHko 3. eta 4. mailako ikasleak
Lekua: Ikastetxeetan bertan
Iraupena: 90 minutu
Edukiak: Nerabeen artean bide-arriskuko jokabideei buruz hausnartzeko antzerki pedagogiko parte-hartzailea.

Hartzaileak: DBHko 3. eta 4. mailakko eta Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleak
Lekua: Ikastetxeetan bertan
Iraupena: 90 minutu
Edukiak: Muineko lesioa duen pertsona baten testigantza, errepideen arriskuei eta trafiko-istripuek eguneroko bizitzan izan ditzaketen ondorioei buruzko hausnarketa sustatzeko.

Hartzaileak: 65 urtetik gorakoak
Lekua: Jarduerak erdiguneko kanpoko espazioetan eta adineko pertsonentzako udal-zentroetan egiten dira
Iraupena: 90 minutu
Edukiak: Sentsibilizazio-programa bat da, adinekoentzako bide-ezbeharrak prebenitzeko.