Nire isunak kontsultatu
Kontsulta informazioa lortzeko izango da soilik, eta inolaz ere ezingo da ondore juridikodun izapiderik egin prozeduran zehar.
Nork kontsulta dezakeen
Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako Trafikoko Lurralde Bulegoek eta Trafikoko Arau-hausteak Izapidetzeko Zentro Automatizatuak (TAIZAk) izapidetutako trafiko-arloko zehapen-espediente batean interesdun den pertsonak.
Nola egin daitekeen kontsulta
Modu seguruan identifikatu beharko duzu zure burua, identifikazio elektronikorako bitarteko baten bidez.
Zer kontsulta daitekeen
- Azken 3 urteetako trafiko-arloko zehapen-espedienteak kontsultatu ahal izango dira; Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako Trafikoko Lurralde Bulegoek eta Trafikoko Arau-hausteak Izapidetzeko Zentro Automatizatuak (TAIZAk) izapidetutako zehapen-espedienteak, hain zuzen ere.Salaketari, egindako jakinarazpenei, espedientearen egoera administratiboari zein espedientearen bizi ekonomikoari buruzko datuak kontsultatu ahalko dira. Hots, izapidetzen ari diren espedienteak zein amaitutako espedienteak kontsultatu ahalko dira.
- Barne Ministerioko Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren Gidarien eta Arau-hausleen Erregistroan kontsultatu ahal izango da; horrek trafiko arloan eskuduna den edozein administraziok izapidetu dituen eta irmo bihurtu (hots, amaitu) ondoren aipatutako Erregistrora bidali diren zehapen-espediente larriak eta oso larriak jasotzen ditu.