Joan edukira
Twitter
YouTube
eu

    Kontrola eta Zaintzeko kanpania

    Trafiko Zuzendaritzak urtean zehar Ertzaintzak eta Udaltzaingoek egiten dituzten zaintza- eta kontrol-kanpainak planifikatu eta koordinatzen ditu. Kanpaina horien helburua da errepideetako segurtasuna hobetzea eta trafiko istripuen ondorioz egon daitezkeen biktimen kopurua gutxitzea. Hori lortzeko, kanpainak arrisku-faktoreak kontrolatzera zuzentzen dira.

    2026rako Trafikoa Zaintzeko eta Kontrolatzeko Kanpainen egutegiak 33 kanpaina egitea aurreikusten du, Euskadin istripu larriak eragiten dituzten arrisku-portaera nagusiak prebenitzeko helburuarekin. Hain zuzen ere, kontrol- eta zaintza-kanpainen iazko kopuruari eutsiko zaio: alkohola eta drogak (6), abiadura (6), distrakzioak (5) eta motorrak eta motozikletak (5), eskola-garraioa (2), baldintza teknikoak (1) eta uhalaren eta haurrei eusteko sistemen erabilera (1). Gainera, kamioiak, furgonetak eta autobusak kontrolatzeko ohiko garraio-kanpainak ere egingo dira (7), eta horien artean, Europako hiru kanpaina komun ere badaude, iaz baino bat gehiago.