Joan edukira
Twitter
YouTube
eu

    Motozaleentzako prestakuntza

    MOTOformakzioa 125 cc-tik gorako motozikletak gidatzen dituzten eta administrazio-auzotasuna Euskadin duten pertsonei zuzendutako prestakuntza-programa bat da.

    Ekimen honen helburua da motozaleei haien eta gainerako bide-erabiltzaileen segurtasuna bermatuko duen prebentziozko gidatze bat egiteko tresnak ematea.

    Prestakuntza doakoa da eta maila guztietara egokitua.

    MOTOformakzioak bi modalitate ditu:

    • PRESTAKUNTZA PISTAN:

    Modalitate hau Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren (Arkaute) instalazioetan egiten da.

    Iraupena: lau ordu goizeko edo arratsaldeko saio batean.
    Praktikak: oreka, balaztatzea, arintasuna, maniobrak geldirik...

    • PRESTAKUNTZA ERREPIDEAN:

    Modalitate honek Ertzaintzaren lankidetza du, eta Euskadiko hainbat gune geografikotan banatutako ibilbideetan egiten da; izan ere, dituzten ezaugarriengatik, motozaleen kolektiborako bereziki aukeratuak izan dira.

    Iraupena: saio bakoitza ordu eta laurdenekoa da.
    Praktikak: errepideko arrisku-adierazleak irakurtzea, motozikletaren gaineko posizionamendua, errepideko posizionamendua, begirada, bihurguneak trazatzea, abiadura kontrolatzea eta bidearen ezaugarrietara eta baldintzetara egokitzea, segurtasun-distantzia...

    Parte hartzeko baldintzak:

    • A2 edo A gidabaimena, indarrean.
    • Administrazio-egoitza Euskadiko edozein udalerritan izatea.
    • 125 cc-tik gorako zilindrada duen motozikleta, egoera onean eta erabiltzeko legezko baldintzetan, ibilgailuaren nahitaezko asegurua eta indarrean dagoen IAT.