Parte-hartzaileentzako oharra
- Izena emateko erreserbatutako ordua baino 30 minutu lehenago joan beharko duzu bilkurara.
- Erakutsi beharreko dokumentazioa:
- Identifikatzeko NANa eta indarrean dagoen gidabaimena.
- Erreserba baieztatzeko posta elektronikoa (inprimatuta edo mugikorraren bidez).
- Errolda-ziurtagiria, administrazio-egoitza Euskadiko edozein udalerritan duela egiaztatzen duena.
- Motozikleta eta ekipamendua:
- Motozikleta propioa egoera onean eta erabiltzeko legezko baldintzetan, ibilgailuaren nahitaezko asegurua eta indarrean dagoen IAT.
- Ekipamendu egokia: kasko homologatua, eskularruak, botak, jaka eta babes-prakak. Bide irekietako prestakuntzaren kasuan, laguntzailearekin egin nahi izanez gero, pertsona horrek ekipamendu mota bera eraman beharko du.
- GARRANTZITSUA: aurreko lau baldintzak betetzen ez dituzten pertsona inskribatuek bertan behera utziko dute bilkuran parte hartzeko eskubidea.
- Erakutsi beharreko dokumentazioa:
- Saioaren hasieran, dokumentu bat bete eta sinatu beharko duzu, eta bertan erantzukizunez adieraziko duzu ea gaixotasunik, lesiorik edo arazorik duzun, edo prestakuntza egiteko gaitasunetan eragina izan dezakeen medikamenturik edo substantziarik hartzen duzun. Erantzuna baiezkoa bada, ikastaroko zuzendariak baloratuko du ea saioa arriskurik gabe egin dezakezun zuretzat eta zurekin dauden gainerako pertsonentzat; edo, bestela, ad hoc neurriekin saihets daitekeen arriskuren bat dagoen; edo, aitzitik, zirkunstantziek saioan parte hartzea eragozten duten.
- Oro har, norbaitek prestakuntza-saioaren ohiko garapenari eragiten dioten jarrerak hartzen baditu edo parte-hartzaileetako edozeinen segurtasuna arriskuan jartzen badu, ikastaroko zuzendariak erabaki dezake kanporatzea.
- Ezin da saioa grabatu edo hari buruzko argazkirik atera.
- Bide irekietako prestakuntzan, kokalekuak, datak eta ordutegiak aldatu egin daitezke.

