Joan edukira
Twitter
YouTube
eu

    Zer da puntukako gidabaimena?

    Sistema honen bidez, zirkulazio-arauak errespetatzen dituztenei hobariak ematen zaizkie, eta, aldiz, arauak hausten dituztenei zigorrak. Oro har, gidari bakoitzak hamabi puntuko saldoa du, hasiberriek eta puntu-saldo osoa agortzeagatik berriro baimena lortu dutenek izan ezik, azken kasu horietan zortzi punturekin abiatzen baitira. 

     

    Puntuak pertsonari lotuta daude, ez baimen jakin bati. Horrek esan nahi du puntuak berdinak direla pertsonaren gidabaimen guztietan, eta, beraz, pertsona batek puntu guztiak galtzen baditu, ezingo du ibilgailurik gidatu.

    Puntuak galdu egiten dira arau-hauste larri edo oso larriren bat egiteagatik zehapena jaso ondoren. Bi, hiru, lau edo sei puntu gal daitezke arau-hauste bakoitzeko, larritasunaren arabera.

    Puntuak falta diren arau-hausteak

    Puntu-sistemak hobariak ematen dizkie, halaber, administrazio-bidetik zehapen irmorik jaso ez dutelako kreditua mantentzen dutenei. Hiru urtez hamabi puntuko saldoa izan ondoren, bi puntuko hobaria jasotzen dute, eta puntu bat gehiagokoa hurrengo hiru urteen buruan; beraz, gehienez ere hamabost puntu pila ditzakete.

    Non kontsulta dezaket nire puntu-saldoa? 

    Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren webgunean. 

    Zer gertatzen da punturik gabe gidatzen badut? 

    Indargabetzea jakinarazi ondoren punturik gabeko baimenarekin gidatzea delitu penaltzat jotzen da, eta 3 hilabetetik 6 hilabete arteko espetxealdi-zigorra edo 12 hilabetetik 24 hilabete arteko isuna edo 31 eta 90 egun arteko gizartearentzako lanak ezartzen zaizkio. 

    Puntu-saldoa zerora iristen den pertsona orok, aurkeztutako alegazioak aztertu ondoren, Trafikoko Buruzagitzaren jakinarazpena jasoko du, kasuan kasu gidabaimena indargabetzeko ebazpenarekin. Gidatzeko debekua ebazpen hori jaso ondoren hasiko da, eta, beraz, ordura arte gidatu ahal izango du. 

    Nola ziurtatzen ditut geratzen zaizkidan puntuak? 

    Puntuen ziurtagiria eska dezakezu Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren webgunean.