Joan edukira
Twitter
YouTube
eu

    Trafiko arautzen duten neurri bereziak

    URTEKO MURRIZTAPENA

    Urriaren 30eko 6/2015 Legegintza Errege Dekretuaren 18. artikuluan ezarritakoaren arabera hartu izan dira trafikoko neurri berezien Ebazpena. Izan ere, bide segurtasuna eta zirkulazioaren arintasuna bermatzeko helburua du trafikoa areagotzen denean jaiegun edo oporraldiak direlako edo ibilgailuen joan-etorri handiak daudelako, edota trafikoa arrunta bada ere beharrezkotzat jotzen bada.

    Neurrien artean, azpimarratu behar ditugu ibiltzeko bi debeku, batetik, edozein salgai garraiatzen duen 7.500 Kg.tik gorako masa baimendua duen ibilgailuari; edo, bestetik, ADR-ren (Salgai Arriskutsuen Errepidezko Garraioari buruzko Europako akordioa) arabera ohartarazteko arauzko panelak eraman behar dituen salgai arriskutsuen garraioari.

    Halaber, hiriarteko bideetatik doazen kirol-probak ere galarazita daude.

    Trafikoko neurri bereziei buruzko ebazpena, horretan ezarritako murrizketak eta salbuespenak, edo horiei dabokien egutegia, lotura honetan kontsulta ditzakezu:Trafikoko neurri bereziak (leiho berri batean irekitzen da)