Ibilgailu bereziak
Araudian ezarritako masa eta neurriak gainditzen dituzten Ibilgailu Bereziek (IB) eta Garraio Bereziko Araubidearen menpeko Ibilgailuek (GABAI), errepideetatik zirkulatzeko, baimen berezi bat edo zirkulazio baimen osagarri (ZBO) bat behar dute. Baimen hori gehigarri bat izango da ibilgailuak zirkulazioan jartzerakoan emandako zirkulazio-baimen arruntaren gainean.
ZBOren eskabidea egiteko inprimakia Eusko Jaurlaritzako Egoitza Elektronikoan dago.
Interesdunekiko harremana elektronikoa izango da, bai pertsona juridikoekin (ordezkarien erregistro elektronikoan inskribatutako ordezkarien bidez jarduten duten enpresak eta eskatzaileak), bai pertsona fisikoekin (enpresaburu autonomoak
Baimenak
- Zirkulazio baimen osagarria emateko irizpideak eta betekizunak, zirkulazioaren baldintzak, laguntza-irizpideak eta bideko titularraren txostenak ezagutzeko, hurrengo esteka sakatu:: ZBOri buruzko informazio orokorra
- Ibilgailuen zirkulazio baimen osagarria eskuratzeko eskabide berria (inprimakia) eskatzeko edo eskabidea bamenaren aldatzeko , hurrengo esteka sakatu: Egoitza elektronikoa
- Ibilgailu piloto bidezko bidaiaren jakinarazpena eskuratzeko, hurrengo esteka sakatu: Ibilgailu piloto bidezko bidaiaren jakinarazpena
- Ertzaintzarentzat egingo den bidaiaren planaren jakinarazpena eskuratzeko, hurrengo esteka sakatu: Ertzaintzarentzat egingo den bidaiaren planaren jakinarazpena (PDF, 294 KB)
Oharra
- Ertzaintzarentzat egingo den bidaiaren planaren jakinarazpena bete ondoren, posta elektronikoaz bidali beharko duzu bidaia hasten den lurraldeko Trafikoko Lurralde Unitatera, jakinarazpenean Araba, Bizkaia edo Gipuzkoa markatuz.
- “Bidearen titularrari jakinarazpena” izeneko atalean, dagokion aukera zehaztu/bete beharko duzu (Bai/Ez). Lurralde ezberdin bakoitzeko (Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia –B1, B2, B3 eta B4-) hautaketa egin beharko duzu
NEKAZARITZAKO IBILGAILU BEREZIETARAKO ETA HAIEN TALDEETARAKO BAIMENA
Nekazaritzako ibilgailu berezi autopropultsatuek, gurdi-traktoreak barne, eta haiek osatzen dituzten taldeek Ibilgailuen Erregelamendu Orokorraren IX. eranskinean ezarritako masak eta neurriak gainditzen badituzte, zirkulazio baimen osagarria behar dute. Ibilgailu berezi horietarako zein osa ditzaketen taldeetarako (“nekazaritzako IB eta IB-taldeak”) zirkulazio-baimen kategoria bakarra ezarrita dago. Zirkulazio-baimen hori behar da nekazaritzako IB-ek edo IB-taldeek abiadan masa edo neurri hauetakoren bat gainditzen dutenean:
Eskabide bakoitzeko gehienez ere ibilgailu motordunen 5 matrikula sartu ahal dira. Era berean, eskabide bakoitzean, gehienez ere, horrelako 25 sartu ahal dira: atoi, erdi-atoi, atoian eramateko nekazaritzako makina, nekazaritza-tresna, -lanabes eta beste ekipo batzuk muntatuta, esekita edo erdi-esekita daudenak eta taldea osatuko duten ibilgailu motordunekin bateragarriak direnak.
Izapideak
Oharrak
Aplikazioan sartzean egin behar izango duzu ondorengoa:
- Identifikatu BakQ, ziurtagiri digitala edo beste identifikazio elektronikoaren bidez.
- Ibilgailuei alta eman eta haien dokumentazioa aurkeztu (aldez aurretik altan ez badaude).
- Eskabidea sortu eta dagozkion ibilgailuak lotu.
. Laguntzeko, aplikazioaren gida laburbildua eta erabiltzailearen eskuliburua dituzu.
. Erabiltzailearen arretarako informatika-zerbitzuaren telefonoa (CAU): 945 016 838
. Bestelako aukerak: eskaera ez-telematikoa


