Joan edukira
Twitter
YouTube
eu

    Puntuak berreskuratzea

    Pertsona batek puntuak galdu baditu, baina oraindik baten bat geratzen bazaio gidabaimenaren saldoan, bi aukera ditu berreskuratzeko: 

    • Bi urte puntuak galtzea dakarren zigorrik gabe igarotzeagatik. hamabi puntuko hasierako saldoa berreskuratuko du. 
    • Prestakuntzaren bidez, bideko sentsibilizazio- eta berreziketa-ikastaro bat eginez eta gaindituz. Gehienez lau puntu berreskuratuko ditu, inoiz ere gainditu gabe hasierako puntu-saldoa. 

    Zenbat puntu berreskura daitezke? 

    Gehienez ere lau, betiere hamabi puntuko kreditua gainditzen ez bada, zortzi puntu gidari berrien kasuan. 

     

    Zenbat irauten dute ikastaroek? 

    Ikastaroak hamar ordukoak dira. 

     

    Zertan dautza ikastaroak? 

    Ikastaroetako hamar orduak bi zatitan banatuta daude, bata komuna eta bestea espezifikoa. Zati komunak honako atal hauek ditu: bide-segurtasunaren kulturarekin lotutako gaiei buruzko prestakuntza orokorra (lau ordu), talde-dinamika (ordubete), biktima baten esku-hartzea (ordubete) eta eduki aldakorreko ordubete. Zati espezifikoa (hiru ordu) banakakoa da, eta, beraz, gidariaren gabeziarik handienak dituzten gai-arloak azpimarratzen dira. Kontuan hartuko da Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako gidari bakoitzaren profil arau-hauslea: "abiadura", "alkohola eta beste droga batzuk", "zuhurtziagabekeriazko jokabideak", "distrakzioak" edo "zuhurtziagabekeriazko jokabideak motozikletan". 

     

    Zenbatean behin egin daiteke ikastaro bat puntuak berreskuratzeko? 

    Ikastaro bat egin ahal izango da bi urtean behin, edo, gidari profesionalen kasuan, urtean behin.

     

    Zer da gidari profesionala eta zer dokumentazio aurkeztu behar da hori egiaztatzeko? 

    Gidari profesionaltzat hartzen da gidatzeko administrazio-baimena duen pertsona oro, baldin eta bere lan-jarduera nagusia salgaiak edo pertsonak garraiatzen dituzten ibilgailu motordunak gidatzea bada. 

    Besteren konturako langilea bada, hau da gidari profesional gisa akreditatzeko dokumentazioa: 

    • Lan-kontratua. 
    • Enpresaren ziurtagiria, interesdunak gidari edo banatzaile gisa enpresarentzat lan egiten duela adierazten duena. 
    • Enpresaren soldatapeko gisa Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko kotizazioetan alta emanda dagoela egiaztatzen duen agiriaren originala edo kopia erkatua ("Kotizatzeko datuen txostena – besteren konturako langileak") 

    Langile autonomoa bada: 

    • Zinpeko aitorpena, langileak gidari edo banatzaile gisa lan egiten duela adierazten duena. 
    • Pertsona Gizarte Segurantzan Langile Autonomoen Erregimen Berezian alta emanda dagoela egiaztatzen duen agiria, EJSNren gako hauetakoren bat adierazten duena: 4931, 4932, 4939, 4941, 4942 eta 8690.

     

    Nola eman dezaket izena ikastaro batean? 

    Ikastaroa eskaintzen duen zentroarekin harremanetan jarri behar duzu izena emateko. Ikastaroak kostu bat du, eta zuzenean ordaindu beharko duzu baimendutako zentroan.