Joan edukira
Twitter
YouTube
eu

    Bide Segurtasunaren Aldeko Euskal Ituna

                                                             

    Bide Segurtasunaren Aldeko Euskal Ituna  Lehendakariak eta beste 14 erakundek sinatu zuten 2022. urteko azaroaren 4an, Lehendakaria buru zela eta Lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua ere bertan zegoela egindako ekitaldi publiko batean 

    Euskadiko bide-segurtasunaren eta mugikortasun seguruaren, jasangarriaren eta eraginkorraren aldeko itun soziala eta instituzionala da eta, Trafiko Zuzendaritzak lideratuta, bi helburu hauek ditu: 

    • 2030. urterako % 50 murriztea Euskadiko kale eta errepideetan hildako eta larri zauritutako pertsonen kopurua.
    • 2050. urterako “Zero Bisioa” betetzea, hau da, Euskadiko kale eta errepideetan zero hildako edo zauritu larri izatea lortzea.

    Bide Segurtasunaren Aldeko Euskal Itunak 17 konpromiso biltzen ditu eta sinatzaileek horiek garatzeko ardura hartu dute.

    Itunaren jarraipen-prozesuari buruzko kontsultak eta Itunari atxikitzeko moduari buruzkoak egin nahi izanez gero, helbide elektroniko honetara bidal daitezke, trafikoa-pvsv@euskadi.eus