Irakasleen prestakuntza

Trafiko Zuzendaritzak, Hezkuntza Sailaren Prest_Gara programaren bidez, mugikortasun segururako hezkuntza-ikastaroak eskaintzen ditu lehen eta bigarren hezkuntzako irakasleentzat. Prestakuntza bereziki interesgarria da balioetan oinarritutako hezkuntza, osasunerako hezkuntza eta arriskuen prebentzioa lantzeko.
Helburua da ikasgelan sartzea istripuak prebenitzeko eredu didaktikoa, eta parte-hartzaileek hainbat baliabide pedagogiko ezagutu eta erabili ahal izatea mugikortasunarekin lotutako prestakuntza-jarduerak praktikan jartzeko.
Lantzen diren edukiek lotura zuzena dute istripu-tasarekin, arriskuarekin, prebentzioaren ikaskuntzarekin eta mugikortasun segururako gaitasunekin.