Joan edukira
Twitter
YouTube
eu

    Ibilgailua ezagutzea

    KONTUAN HARTU BEHARREKOA...

    Gainerako erabiltzaileei norberaren asmoak adierazteko seinaleetako bat keinu-argiak dira. Zenbaitzuk nagikeriagatik edo ahanzturagatik erabiltzen ez duten arren, keinu-argiak nahitaezkoak dira, besteak beste, erreiz aldatu, aurreratu, beste errepide batera sartu edo beste errepide batetik irten behar izanez gero. Keinu-argiak erabili aurretik, atzera ispiluak kontsultatu behar dira.

    AHOLKUAK

    Keinu-argiak behar bezala erabiltzea garrantzitsua da, bai, baina, hala ere, ez digute beti lehentasuna ematen gainerako ibilgailuekiko.

    Keinu-argiak honako maniobra hauek egiterakoan erabiltzen dira: aurreratu, noranzkoa aldatu, gelditu, aparkatu eta berriro zirkulatzen hasi.

    KONTUAN HARTU BEHARREKOA...

    Hartxintxarrek, intsektuek, txingorrak, zikinkeriak edo haizetako-garbigailu gastatuek haizetakoaren gardentasuna kaltetu dezakete. Higadura horrek islak eta argi lausoak sortzen ditu, batez ere gauez. Beira horren bizitza erabilgarria luzatzeko, komenigarria da maiz garbitzea, belakiarekin eta ur askorekin.

    AHOLKUAK

    Beiraren higadura ez da beti begi hutsez antzematen; bai, ordea, gidariaren ikusmenean dituen ondorioak: argi lausotuak eta islek itsutu egin dezakete.

    Haizearen higadura normalean hartu ohi dugun errepidearen eta abiaduraren arabera dago. Hauts ugari eta hartxintxarra nagusi diren bigarren mailako errepideetan barrena abiadura handia hartzen badugu, higadura askoz ere gehiago areagotuko da.

    Ez da komeni haizetako garbigailuak haizetakoa lehor dagoela erabiltzea. Lehendabizi, ur-zorrotada aktibatu behar da, haizetako-garbigailuek lizpaper modura jardun ez dezaten beiraren gainean.

    KONTUAN HARTU BEHARREKOA...

    Elementu horiei esker, gurpilek etengabe lurzorua ukituko dute eta ibilgailua gobernatu ahal izango da. Garrantzitsuak diren arren, hiru ibilgailutatik batek motelgailuak egoera txarrean ditu; hori dela-eta, zailagoa izaten da ibilgailua kontrolatzea sestretan, bihurguneetan, bidezuloz betetako errepideetan edo zoru bustietan eta gauza arraroak sentitzen digu bolantea maneiatzerakoan.

    AHOLKUAK

    Motelgailuak egoera txarrean badaude, gauez gure ibilgailuko argiek ez dute beharbada ongi argiztatuko edo kontrako noranzkoan doazen autoetako gidariak itsutuko ditugu.

    Errepidea bustita badago, motelgailuak are garrantzitsuagoak bihurtzen dira. Motelgailuak egoera txarrean badaude, gurpilak ez dira ongi eransten eta, ondorioz, autoak errazago laban egin dezake.

    KONTUAN HARTU BEHARREKOA...

    Atzerako ispiluei esker, gidariek atzean gertatzen ari dena ikus dezake. Hala ere, elementu horiek ez dute espazio guztia hartzen, zenbait gune ikusmen-eremutik kanpo geratzen baitira. Ispilu konbentzionalen gabezia horri aurre egite aldera, beste ispilu batzuk ere badaude, horien artean ganbilak eta panoramikoak.

    AHOLKUAK

    Ibilgailuaren gidaria arduratuko da soil-soilik ibilgailuaren barruan bidaiariak eta bagajeak banatzeaz, ikuspena galaraz ez dezaten.

    Aurreratzen hasi baino lehen, nahitaezkoa da atzerako ispilutik begiratzea eta ziur egotea gure atzean ez dagoela beste ibilgailurik gu aurreratu nahian eta nahi hori adierazten dabilela.

    KONTUAN HARTU BEHARREKOA...

    Errepidea bustita badago edo gurpilak ez badira behar bezala eransten, balaztatuz gero, gurpilak blokeatuta geratzen dira; gidariak kontrola galtzen du eta horrek istripu-arriskua sortzen du. Orain dela gutxira arte, luxuzko ibilgailuetan bakarrik jartzen zen arren, gaur egun gero eta ohikoagoa da ABS dispositiboa, horri esker ibilgailuek arazorik gabe balaztatuko dute baldintzak oso kaskarrak badira ere.

    AHOLKUAK

    ABS edo aire-poltsaren moduko sistemek egungo ibilgailuen segurtasuna handitzen dute. Hala ere, segurtasun gehiago izatearen pertzepzioak ez da aitzakia modu arriskutsuagoan gidatu ahal izateko.

    ABS sistemarekin galtzada lehorrean balaztatzeko behar den tartea ez da murrizten, baina ibilgailuak derrapatzea eta horren kontrola galtzea ekidin daiteke.

    ABS moduko sistemak lehenengo aldiz erabiltzen direnean, komenigarria da horietara moldatzea; horretarako, zirkulaziorako itxita dauden errepide-zatietan praktikatu daiteke.

    KONTUAN HARTU BEHARREKOA...

    Ibilgailuak diseinatzen dituzten pertsonek eta haiek saltzeaz arduratzen diren enpresek nolabaiteko oreka bilatzen dute ibilgailuaren osagai ezberdinen artean, zertarako eta produktu fidagarria izateko. Zerbitzu hobeak edo hobekuntza estetikoak egiterakoan, osagai horietako bat aldatzen bada, gerta daiteke segurtasun-elementuak aldatzea ere.

    AHOLKUAK

    Gure ibilgailuaren ezaugarriak aldatu nahi izanez gero, IATko zentroak baimendu behar du. Horrela, gure ibilgailuak jatorrizko segurtasun-baldintzei eutsi ahal izango die.

    Eskuz egindako lanek (besteak beste, ibilgailuaren esekidura jaisteak), nabarmen alda ditzakete gure ibilgailuaren ezaugarriak eta arriskua eragin.

    Ez da komeni ibilgailuetan soil-soilik helburu estetikoa duten aldaketarik egitea. Kontuan izan behar dugu funtsezkoena ahalik eta segurtasun gehien izatea dela.

    KONTUAN HARTU BEHARREKOA...

    Negua, eguraldi txarra, tenperatura baxuak, euria eta elurra heldu aurretik, komeni da gure ibilgailua nola dagoen ikustea eta hurrengo hilabeteei behar bezala aurre egin ahal izateko prestatzea.

    AHOLKUAK

    Komeni da ibilgailuaren pneumatiko-estalkien egoera berrikustea, haizetakoak behar bezala dabiltzala egiaztatzea, haizetako-garbigailuak gastatuta ez egotea, dagokion izotz-kontrakoa jartzea, bateriaren egoera begiratzea, eta berogailua ondo dagoela egiaztatzea.

    KONTUAN HARTU BEHARREKOA...

    Ibilgailua prest ez izateak hainbat matxura eragin ditzake eta horiek, aldi berean, gutxien espero dugun unean errepidean botata utz gaitzakete.

    AHOLKUAK

    Tailerrean egin beharreko aldian behingo berrikuspenak eta nahitaezko IAT kenduta, komeni da likido-mailak berrikustea (olioa, ura edo hozgarria, haizetako garbigailuen ura, balazta-likidoa, eta, hala badagokio, esekidura hidroneumatikoko likidoak).

    KONTUAN HARTU BEHARREKOA...

    Oporretan goazenean, autoa ahalik eta gehien zamatu ohi da. Baina kontuan izan behar da pisua gehituz gero, balaztatzeko tarte handiagoa beharko dugula eta erantzun arraroak izango ditugula bihurguneetan edo oztopoei aurre egiterakoan. Hori dela-eta, zuhurtzia handiagoarekin gidatu behar da eta ez dugu gaindituko ibilgailuaren agirietan adierazten den gehieneko pisua.

    AHOLKUAK

    Bidaian goazenean, ibilgailua behar bezala zamatu behar dugu eta are zuhurtzia handiagoarekin gidatu. Komenigarria da baita ere balaztek nola balaztatzen duten ikustea, ibilgailuaren egoeretara egokitzeko.

    Bidaian goazenerako beste alderdi garrantzitsu bat gainaldea eta horren gainean dugun zama ondo ziurtatzea da. Zamak seguru egon behar du abiadura handian joatean ere, adibidez, autobidean goazenean.

    Nolanahi ere, zamaren zatiren bat galtzen badugu autobidean goazenean, gogoan izan behar da erabat debekatuta dagoela mota horretako errepideetan atzerantz joatea. Bazterbidetik oinez itzuli behar dugu atzera eta beste erabiltzaileak keinuen bidez jakinaren gainean jarri.

    KONTUAN HARTU BEHARREKOA...

    Ibilgailu guztiek argiak piztuta eramango dituzte ilunabarretik eguzkia irteten den arte, ikuspen-baldintzek hala eskatzen dutenean, argitutako edo argirik gabeko tuneletan, eta errei itzulgarritik edo behin-behineko erreitik doazenean. Arau zehatz gisa, motorrek argiak piztuta eramango dituzte beti.

    AHOLKUAK

    Tuneletan barrena gidatzerakoan, argituta egon arren, argiak piztu behar dira beti. Baita eremu eguzkitsu batetik ilun dagoen beste batera igarotzen garenean ere, hala egin ezean, gerta baitaiteke guk besteak ez ikustea, eta ezta besteek gu ere.

    Zenbait gidarik beranduegi pizten dituzte argiak ilunabarrean. Hori eginez gero, gerta daiteke besteek ez ikustea. Gainera, erabateko iluntasunean argiak pizten dituztenean, beste gidariak itsutu ditzakete.

    Motorrek argiak piztuta eramango dituzte egunean zehar ere. Argiak piztuta baditu, motorra hobeto ikusten da trafiko artean eta, beraz, motorrean doazenen segurtasuna gehitzen da.

    KONTUAN HARTU BEHARREKOA...

    Matxura hori konpontzen hasi aurretik, komeni da ibilgailua galtzadatik kentzea eta bere presentzia seinaleen bidez adieraztea, emergentziako argiez eta arrisku-triangeluez baliatuta. Gurpila ordezteko, katua dagokion lekuan jarri behar da eta ibilgailuan tresna egokiak eraman.

    AHOLKUAK

    Zulaketa konpontzeko galtzadaren ertzean gelditu behar izanez gero, beharrezkoa da emergentziako argiak piztea eta galtzadan triangelu bat edo, beharrezkoa bada, bi jartzea, gainerako gidariak jakinaren gainean jartzeko.

    Indar edo trebetasun gutxi izanez gero, komeni da tresna bereziak izatea, besteak beste, giltza-luzagarriak, gurpilari eusten dioten azkoinak lasaitu edo estutzeko.

    Katua jartzerakoan, komeni da zoru irmo eta horizontalean jartzea. Nolanahi ere, beti komeni da autoari altxagarria behar bezala ipintzea, autoa erori ez dadin eta kalte larririk egon ez dadin.