Euro-modularrak
Multzo euromodulartzat hartzen da sei ardatz-lerro baino gehiago edo gutxienez hiru modulu dituzten ibilgailu-multzoa, baldin eta, bereizita eta banaka hartuta, ez badituzte gainditzen IEOren IX. eranskinean ibilgailu motarentzat ezarritako gehieneko masa- eta neurri-balioak.
Multzo euromodularrek 32 metroko luzera eta 72 tonako baterako balio maximoak lor ditzakete. Eta inola ere ezingo dituzte gainditu ardatz bakoitzerako ezarritako ardatz bakoitzeko masaren balio maximoak, motaren arabera.
Multzo horietarako berariazko baimena kenduz gero, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako ebazpen bidez ezarritako betekizun teknikoak eta zirkulaziorako baldintza espezifikoak baino ez dira bete beharko, bai eta trafikoa eta bide-segurtasuna arautzeko eskumena duten organoek ezarritako ibilbide-sarean zirkulatzea ere, kontuan hartuta bideen titularrek ezarritako igarotze-murrizketak, haietan dauden mugen ondorioz.
IBILBIDE-SAREA
KONFIGURAZIO EUROMODULARREAN ZIRKULATU AHAL IZATEKO IBILGAILUEK BETE BEHAR DITUZTEN BALDINTZA TEKNIKOAK
Oharra: 2025/10/23tik ez da beharrezkoa baimenik lortzea.


