Ibilgailu historikoak
Ibilgailu historikoak dira Ibilgailu Historikoen Erregelamendua onartzen duen irailaren 10eko 892/2024 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak betetzen dituztenak.
2026ko ekainaren 6tik aurrera, mota horretako ibilgailuekin egindako bi ekitaldi mota bereizten dira:
- Alde batetik, 15 ibilgailu historiko baino gehiago edo 30 urtetik gorako ibilgailuak parte hartzen duten ekitaldiak, batez beste orduko 50 kilometro baino gutxiagoko abiadura edo erregulartasun sailkapena dutenean, edo ekitaldi edo erakustaldi turistikoak, bilkurak, kontserbazio edo dotorezia lehiaketak direnean eta, oro har, igarotzen diren errepideak guztiz edo partzialki ixtea eskatzen ez duen edozein ekitaldi.
- Bestetik, lehen adierazitako ekitaldi berak, betiere errepideak erabat edo partzialki ixtea eskatzen dutenean.
Izapideak.
-
Bidea ixtea ez dakarten ekitaldiak administrazioari jakinarazi beharko zaizkio soilik, eta jakinarazpena, gutxienez, ekitaldiaren data baino 20 egun baliodun lehenago egin beharko da.
Komunikazioa Erregistro Elektroniko Orokorra ren bidez egin beharko da.
Komunikazioan honako datu hauek jaso beharko dira:
. Ekitaldiaren izena eta, hala badagokio, edizioaren zenbaki kronologikoa.
. Eguna eta ordutegia.
. Erakundearen arduradunaren identifikazioa.
. Aurreikusitako parte-hartzaileen gutxi gorabeherako kopurua.
- Bidea erabat edo zati batean ixtea dakarten ekitaldiak kirol-ekitalditzat hartuko dira, eta, beraz, baimena beharko dute.
Baimen eskaera kirol probak, bizikleta martxak eta bestelako ekitaldiak egiteko baimen eskabidearen formularioaren bidez egin beharko da: Egoitza elektronikoa
Arauak.
Azaroaren 21eko 1428/2003 Errege Dekretuaren bidez onartutako Zirkulazio Erregelamendu Orokorraren II. eranskinaren hirugarren sekzioa. Erregelamendu hau 450/2026 Errege Dekretuak, ekainaren 3koak, errepideko garraioaren sektorean garraio sistema adimendunak ezartzeko eta beste garraiobide batzuekiko interfazeetarako esparrua ezartzen duenak aldatu du.


