Bide Segurtasuneko Plan Estrategikoa

 

 

Bide Segurtasunerako eta Mugikortasun segururako eta Jasangarrirako 2021-2025 Plan Estrategikoa" bat dator Nazio Batuen Batzar Nagusiaren "Garapen Jasangarrirako Helburuekin", eta helburu horiek "Euskadi Basque Country 2030 agendan" ere jasota daude. Era berean Eusko Jaurlaritzak onartutako Segurtasun Publikoaren 2025 Plan Estrategikoan sartuta dago, eta 2020ko otsaileko Stockholmeko Adierazpeneko konpromisoen bidea jarraitzen du; bertan planteatzen dira sektore eta erakunde guztien ekintza bateratuak 2050ean trafiko-istripuen ondorioz hildakorik eta zauritu larririk ez izatea lortzeko.

Plan berri honek Eusko Jaurlaritzaren datozen lau urteotarako estrategia markatzen du, Euskadiko errepide-sarea erabiltzen duten pertsonen segurtasunean eta ongizatean laguntzea helburutzat hartuta. Hori lortzeko, hainbat gai landuko dira: bide-segurtasunaren sustapena, trafikoaren arintasuna eta mugikortasun segurua eta jasangarria, prebentzioan, koordinazioan eta erakundeen eta herritarren erantzunkidetasunean oinarrituta. 

Helburu zehatz nagusia da istripu-tasa murriztea eta Euskadi Europan erreferentzia izatea bide-segurtasunaren eta trafikoaren kudeaketaren arloan. Zifretan adierazita, istripuetan hildakoak eta zauritu larriak % 50 gutxitu nahi dira 2030erako, 2020ari dagokionez.
 

Bide Segurtasunerako eta Mugikortasun Segururako eta Iraunkorrerako Plan Estrategikoa 2021-2025 :