Joan edukira
Twitter
YouTube
eu

    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Datuak Babesteko Ordezkaria

    • Titularra: Begoña Otalora Ariño

    LABURPENA

    Objektua

    Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saileko Administrazio Digitalaren eta Zerbitzu Orokorren Sailburuordetza honi, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Datuak Babesteko ordezkaria atxikitzen zaio, bere egitura hierarkikoan integratu gabe.

    Bere eginkizunen artean daude sailek, erakunde autonomoek eta Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbide pribatuko erakunde publikoek esleitutako informazio-sistema publikoaren organo arduradunak koordinatzea eta horiei laguntzea, baita Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra betetzeko aholkuak ematea ere.

    Organigrama DPO - Lehen maila: Euskal Autonomia Erkidegoko datuak babesteko ordezkaria; Bigarren maila: goi-kargudunaren idazkaria, aholkularitza juridikoko arlo-arduraduna; informatikako teknikaria; administrari orokorra

    ARLOAK / EGINKIZUNAK

    Datuak babesteko erregelamendu orokorraren 39. artikuluak dioenez, datuak babesteko ordezkariaren eginkizunak, gutxienez, hauek izango dira:

    • Informazioa eta aholkularitza ematea tratamenduaren arduradunari edo eragileari eta tratamenduarekin diharduten langileei, erregelamendu honek eta Batasuneko edo estatu kideetako datu-babesari buruzko beste xedapen batzuek esleitzen dizkieten betekizunei buruz.
    • Gainbegiratzea betetzen dela erregelamendu honetan xedatutakoa, bai eta Batasuneko edo estatu kideetako datu-babesari buruzko beste xedapenak ere, eta halaber datu pertsonalen babesari buruzko alorrean tratamenduaren arduradunaren edo eragilearen politikak, haien barruan direla erantzukizunen esleipena, kontzientziazioa eta tratamenduaren eragiketetan parte hartzen duten langileen prestakuntza, eta kasuan kasuko auditoriak.
    • Datu-babesaren gaineko eraginaren ebaluazioaren inguruan eskatzen den aholkularitza eskaintzea, eta beraren aplikazioa gainbegiratzea 35. artikuluari jarraituz.
    • Kontrol-agintaritzarekin lankidetzan aritzea.
    • Kontrol-agintaritzarekiko harremanetarako gune moduan jardutea tratamenduari buruzko gaietan, haien barruan dela 36. artikuluan aipaturiko aurretiko kontsulta, eta kontsultak egitea, behar izanez gero, beste edozein gairi buruz.

    Gainera, datuak babesteko ordezkariak, bere eginkizunak betetzen dituenean, behar bezalako arreta jarriko du tratamendu-eragiketei lotutako arriskuetan, kontuan hartuta tratamenduaren nolakotasuna, irismena, testuingurua eta helburuak.

    Harremanetarako datuak

    Helbidea

    Donostia-San Sebastián , 1
    01010 Vitoria-Gasteiz
    Araba

    Telefonoa/k

    Añadir a la libreta de direcciones
    Añadir a la libreta de direcciones
    Añadir a la libreta de direcciones

    KARGUAK

    Begoña Otalora Ariño
    (2024/09/04 - ) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Datuak Babesteko ordezkaria

    Kargu historikoak

    Arantza Sanabria Llaguno
    (2018/06/02 - 2024/09/03) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Datuak Babesteko Ordezkaria

    LOTUTAKO ERAKUNDEAK

    Lotutako erakundeak