Nire isunak kontsultatu

Kontsulta informazioa lortzeko izango da soilik, eta inolaz ere ezingo da ondore juridikodun izapiderik egin prozeduran zehar.
1. Nork kontsulta dezakeen:
Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako Trafikoko Lurralde Bulegoek eta Trafikoko Arau-hausteak Izapidetzeko Zentro Automatizatuak (TAIZAk) izapidetutako trafiko-arloko zehapen-espediente batean interesdun den pertsonak.
2. Nola egin daitekeen kontsulta:
Modu seguruan identifikatu beharko duzu zure burua, identifikazio elektronikorako bitarteko baten bidez.
3. Zer kontsulta daitekeen:
3.1.- Azken 3 urteetako trafiko-arloko zehapen-espedienteak kontsultatu ahal izango dira; Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako Trafikoko Lurralde Bulegoek eta Trafikoko Arau-hausteak Izapidetzeko Zentro Automatizatuak (TAIZAk) izapidetutako zehapen-espedienteak, hain zuzen ere.
Salaketari, egindako jakinarazpenei, espedientearen egoera administratiboari zein espedientearen bizi ekonomikoari buruzko datuak kontsultatu ahalko dira. Hots, izapidetzen ari diren espedienteak zein amaitutako espedienteak kontsultatu ahalko dira.
3.2.- Barne Ministerioko Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren Gidarien eta Arau-hausleen Erregistroan kontsultatu ahal izango da; horrek trafiko arloan eskuduna den edozein administraziok izapidetu dituen eta irmo bihurtu (hots, amaitu) ondoren aipatutako Erregistrora bidali diren zehapen-espediente larriak eta oso larriak jasotzen ditu.