Ibilgailu bereziak
GABAI / obra edo zerbitzuetako IB
Araudian ezarritako masa eta neurriak gainditzen dituzten Ibilgailu Bereziek (IB) eta Garraio Bereziko Araubidearen menpeko Ibilgailuek (GABAI), errepideetatik zirkulatzeko, baimen berezi bat edo zirkulazio baimen osagarri (ZBO) bat behar dute. Baimen hori gehigarri bat izango da ibilgailuak zirkulazioan jartzerakoan emandako zirkulazio-baimen arruntaren gainean.
Ibilgailuak komunikatzeko eta ZBOren eskabidea egiteko inprimakia Eusko Jaurlaritzako Egoitza Elektronikoan daude, Administrazioarekin erlazionatzeko modua edozein dela ere.
Interesdunak pertsona juridikoak (enpresak eta Ordezkarien Erregistro Elektronikoan inskribatuta dauden ordezkarien bidez jarduten duten eskatzaileak) izanez gero, harremana elektronikoa izango da.
Pertsona fisikoek Administrazioarekiko harremana nola izango den (elektronikoa edo aurrez-aurrekoa) aukeratu dezakete; harreman elektronikoa izateko betebeharra erregelamendu bidez ezartzen denean izan ezik. Administrazioarekiko harremanak aurrez-aurrekoak izatea aukeratu duten herritarrek inprimakia elektronikoki beteko dute, eta gero inprimatu, sinatu eta Zuzenean zerbitzuan aurkeztu beharko dute.
Zirkulazio baimen osagarria emateko irizpideak eta betekizunak, zirkulazioaren baldintzak, laguntza-irizpideak eta bideko titularraren txostenak ezagutzeko, hurrengo esteka sakatu:
ZBOri buruzko informazio orokorra
Ibilgailuak komunikazioa, ZBOren eskabide berria eta ZBO aldatzeko eskabidea, hurrengo esteka sakatu:
Ibilgailu piloto bidezko bidaiaren jakinarazpena eskuratzeko, hurrengo esteka sakatu:
Ibilgailu piloto bidezko bidaiaren jakinarazpena
Ertzaintzarentzat egingo den bidaiaren planaren jakinarazpena eskuratzeko, hurrengo esteka sakatu:
Ertzaintzarentzat egingo den bidaiaren planaren jakinarazpena
Oharra:Ertzaintzarentzat egingo den bidaiaren planaren jakinarazpena bete ondoren, posta elektronikoaz bidali beharko duzu bidaia hasten den lurraldeko Trafikoko Lurralde Unitatera, jakinarazpenean Araba, Bizkaia edo Gipuzkoa markatuz.
“Bidearen titularrari jakinarazpena” izeneko atalean, dagokion aukera zehaztu/bete beharko duzu (Bai/Ez). Lurralde ezberdin bakoitzeko (Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia –B1, B2, B3 eta B4-) hautaketa egin beharko duzu
*ZBO NEKAZARITZA IB ETA HAIEN TALDEETARAKO
Izapidea |
Eskabidea |
Prozeduraren deskribapena eta Argibideak |
Erantzukizunpeko Adierazpena |
---|---|---|---|
Zirkulatzeko baimen osagarria nekazaritza IB eta haien taldeetarako |
|
Oharrak
* “Eskabide laburtua” eskabide berri bat da, baina inprimaki laburtu bat dauka. Inprimaki hori erabili ahal da eskabidearen datuak aurrez emandako beste eskabide baten datuak bezalakoak direnean. Bakarrik ordezkari gisa jardun duen entitatearen edo pertsonaren datua alda daiteke.
Egoitza elektronikoan ere eskuragarri dago, elektronikoki izapidetzeko.
* Eskabidea (S03 eta Eskabide laburtua) bi aldiz inprimatu, bata dagokion Trafikoko Lugrralde Bulegoarentzat eta bestea zuretzat.
* Erantzukizunpeko adierazpena (EA03) bete ondoren, eskabidearekin batera aurkeztu beharko duzu. Aipatutako adierazpenean, egoera bakoitzari dagokion kontrol-laukia bete: ibilgailuak nekazaritzako ustiapenari edo nekazaritza-zerbitzuak ematen dituen enpresari atxikituta egotea; emandako datu teknikoak egiazkoak izatea; eta, ibilgailuak errentamendu titulu bidez edukitzea