Nor gara eta non gaude

Nor gara eta non gaude?

1. Trafiko Zuzendaritza da Euskal Autonomia Erkidegoko bide-segurtasuneko politikak egiteko eta kudeatzeko ardura duen organoa.

2. Trafikoari eta bide-segurtasunari buruzko araudian aurreikusi diren baimentzeko, ikuska­tzeko eta zehatzeko ahalmenak baliatuz, egiteko hauek dagozkio:

a) Trafikoari eta bide-segurtasunari buruzko araudian aurreikusitako baimenak ematea, hala nola: garraio bereziek eta ibilgailu historikoek zirkulatzeko behar dituzten baimenak, eta hiriarteko bideetan egiten diren kirol-probetarako baimenak.

b) Gidarientzako eskola partikularrak baimendu, kontrolatu eta ikuskatzea.

c) Trafikoaren eta bide-segurtasunaren arloan zehatzeko ahala erabiltzea.

a) eta b) letretan jasotako egitekoak burutzea Trafikoko Lurralde Bulegoetako organoei dagokie.

c) letran jasotako zehatzeko ahala erabiltzeko eskumena ematen zaie Trafikoko Lurralde Bulegoetako organo eskudunei –arau-haustea non egin den aintzat hartuta– eta «Trafikoko Arau-hausteak Izapidetzeko Zentro Automatizatuaren» arduradunari, bakoitzari dagokion eskumen-eremuan. Espediente horien instrukzioa egitea dagokie, hurrenez hurren, Trafikoko Lurralde Bulego bakoitzeko instruktoreari edo «Trafikoko Arau-hausteak Izapidetzeko Zentro Auto­matizatuko» instruktoreari.

3. Trafikoa eta bide-segurtasuna kudeatu eta kontrolatzeko esparruan, hauek dagozkio:

a) Euskadiko hiriarteko trafikoa kudeatzeko sistema eta Trafikoa Kudeatzeko Zentroa kudeatzea.

b) Hiriarteko bideetako segurtasuna eta arintasuna hobetzeko jarduerak planifikatzea, zuzen­tzea eta koordinatzea, batez ere hiri barruko bideetarako eta hiri handietarako sarreretan, baita trafiko handikoak eta arriskutsuak diren zati edo guneetan eta zeharbideetan ere.

c) Bide publikoetako trafikoaren egoeraren berri ematea herritarrei.

d) Trafikoa arautzeko neurri bereziak ezartzea.

e) Lankidetzan jardutea errepideen arloan eskumena duten Administrazioekin, baita Europa Barneko Errepideen Sarearekin loturiko beste Administrazio batzuekin ere, izan eskualdekoak izan nazioartekoak.

4. Bide-segurtasunerako prestakuntza, sentsibilizazio eta ikerketaren alorrean, egiteko hauek dagozkio:

a) Gidari Eskola Partikularrak arautzen dituen erregelamenduan jasota dauden titulu profesio­nalak lortzeko proben eta ikastaroen deialdiak egitea, eta horiek kudeatzea; tituluak ematea; eta eskola horietako irakasleentzako birziklatze-ikastaroen deialdiak egitea.

b) Bide-berreziketarako eta -sentsibilizaziorako ikastaroak kudeatzea eta nola eman behar diren zehaztea.

c) Herritarrei zuzenduta, bide-segurtasunaren arloko zabalkunde-, prestakuntza- eta hez­kuntza-kanpainak eta -ekintzak egitea, eta hezkuntza-administrazioarekin lankidetzan aritzea, ikastetxeetan bide-segurtasuneko hezkuntza-ekintzak programatzeko.

d) Osasunaren arloan eskumena duen Administrazioarekin lankidetzan aritzea, edari alkohol­dunek, droga toxikoek, estupefazienteek eta substantzia psikotropikoek istripuetan duten eragina aztertzeko eta egoera hori prebenitzeko.

e) Trafikoari eta bide-segurtasunari buruzko ikerketa-azterlanak eta -lanak egitea, hala nola Trafiko eta Bide Segurtasuneko Behatokia.

5. Trafiko Zuzendaritzak Ertzaintzaren laguntza izango du, aurreko paragrafoetan adierazitako eskuduntzak garatzeko. Horretarako, Trafiko Zuzendaritzak dagozkion jarraibideak emango dizkio Ertzaintzari.

Kirol-proben ondorioz edo bidean egiten diren bestelako ekitaldiak direla-eta jendetza handia bilduko dela aurreikusten denean, eta, beraz, horrek segurtasun-mailako arazoak ekar ditzakeela ikusten denean, Ertzaintzaren Zuzendaritzarekin eta Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzarekin koordinatuko da.

Eduki publikatzailea

TAIZA

Trafikoko Arau-Hausteak Izapidetzeko Zentro Automatizatua

Ornilla Doktorea kalea, 1A - 48004 Txurdinaga (Bilbao)

Araba

Arabako Lurralde Bulegoa

Samaniego kalea, 2 01008 - Vitoria-Gasteiz

Gipuzkoa

Gipuzkoako Lurralde Bulegoa

Vitoria-Gasteiz etorbidea, zk 3 -3.solairua, 20018 Donostia - San Sebastián

Bizkaia

Bizkaiko Lurralde Bulegoa

Kale Nagusia, 81 (sarrera Mª Díaz de Haro kaletik) 48011 Bilbao