ARTS proiektua

Europako Erkidegoa nazioarteko proiektuak bultzatzen ari da (TERN: Trans European Road Network) Europa Barneko Errepide Sareko trafikoa kontrolatzeko sistemak garatu eta ezartzeko; sistema horiek Europako errepide eta autobideek osatzen duten 70.000 km baino gehiagoko sarean izango dute eragina.

Programa horren barruan, hiru proiektu-mota bereizten dira:

  1. Europako Koordinazio proiektuak: Europar mailako proiektuak dira.

  2. Euro Eskualdeetako proiektuak: muga-eremuetan zerbitzu jarraituak eta elkarreragingarriak ezartzeko mugaz gaindiko lankidetza areagotzea dute funtsezko helburua.

  3. Proiektu nazionalak eta eskualdeetakoak: Erkidegoaren laguntzak jasotzen dituzten gainontzeko ekimenak dira multzo honetakoak.

Euro Eskualdeetako proiektuei dagokienez, Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak Europa barneko errepide-sarean Euskadi, bere kokapenagatik, funtsezko "kate-maila" dela ikusirik, Espainia, Frantzia eta Portugalgo trafiko-agintari eskudunekin harremanetan jarri zen, Paristik Lisboara doan korridorean aplikatzekoa izango den lankidetza-proiektuari ekiteko. Proiektu honek ARTS (Advanced Road Telematics in South West) du izena .

Bestalde, eta zuzenean parte hartzen ez badu ere, Trafiko Zuzendaritza etengabe dago harremanetan euro-eskualdeetako beste proiektu batzuen arduradunekin, hala nola DGTarekin eta Servei Catalá de Trànsit-ekin, biak ere SERTI-ko kide.

Gaur egun garatzen ari diren euro-eskualdeetako proiektuak honako hauek dira:

PROIEKTUA Esan dugun bezala, proiektu honen zertarakoa Frantzia, Espainia eta Portugaleko trafikoan informazio- eta kudeaketa-sistemak ezartzea da.

PROIEKTUA Proiektu honetan Europaren erdialdeko herrialdeek hartzen dute parte (Alemania, Belgika, Frantzia, Herbehereak eta Luxenburgo); trafikoa kudeatzeko planak eta informazio-zerbitzukoak abian jartzeko koordinazioa du helburua.

PROIEKTUA Austrian, Bavarian eta Italiako iparraldean garraio-sistema adimendunak ezartzeko koordinazioa du helburua.

PROIEKTUA Proiektu honek Europaren hegoaldeko herrialdeetan (Espainia, Andorra, Frantzia, eta Italia) informaziorako eta trafikoa kudeatzeko sistemak ezartzea koordinatzen du.

PROIEKTUA Proiektu honek koordinatzen du garraio-sistema adimendunak ezartzea Ingalaterran, Eskozian, Galesen Iparraldeko Irlandan eta Irlandako Errepublikan eta Mantxako kanalean.

PROIEKTUA Trafiko nazional eta alde bikoaren kudeaketa koordinatzen du proiektu honek, baita garraio-sistema adimendunak ezartzea ere, eta hori Danimarkan, Finlandian, Alemaniaren iparraldean, Suedian eta Norvegian.

Proiektu hauei buruzko informazio zabalagoa eskuratu nahi baduzu, honako orrian kontsulta dezakezu: EASY WAY estruktura orria