Prozedura
Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legearen IV. Tituluaren IV Kapituluan (83 - 96 artikuluak) arautu da zehapen-prozedura.
A) Salaketa
Egin eta berehala jakinarazitako orria
Bulegoak jakinarazitako salaketa
Jakinarazpenetarako helbidea
B) Prozedura laburtua
Isunaren zenbatekoa %50eko murrizketarekin ordaintzea: ondorioak
C) Ohiko prozedura
D) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa
E) Iraungipena eta preskripzioa
F) Isuna ordaintzea
G) Espedientearen kopia
A) Salaketa:
Egin eta berehala jakinarazitako salaketa-orria
-
Trafikoaz arduratzen diren agenteek errepidean geldiarazten bazaituzte salaketaren bat jakinarazteko, orriaren kopia emango dizute eta nahi baduzu sinatu egin dezakezu; sinatzeak ez du esan nahi bertan agertzen diren gertaerak egiazkotzat onartzen dituzunik. Jakinarazpen hori hasiera ematen dio prozedurari.
Orriak informazio hau edukiko du: Arau-haustea egin duen ibilgailuaren identifikazioa; salatuaren identifikazio datuak; gertaeraren deskripzioa: tokia edo tartea, eguna eta ordua; agente salatzailearen lanbide-identifikazioa.
Gainera, buletina hasitako prozedurari buruzko informazio hau ere adieraziko da:
- Egindako arau-haustea, baita dagokion zehapena eta puntuen galera ere, hala badagokio.
- Zehatzeko organoa.
- Salatuak, 20 egun naturaleko epean, %50eko deskontuarekin ordain dezake edo alegazioak aurkez ditzake edota froga proposatu. Deskontuarekin ordaintzen badu ezin du alegaziorik aurkeztu edota frogarik proposatu.
- %50eko murrizketarekin ordaintzearen ondorioak (ikusi Prozedura laburtua).
- Ordaindu eta alegaziorik aurkeztu gabe 20 egun naturaleko epea amaitu bada: PROZEDURAREN AMAIERA eta zehapena betearazi daiteke salaketa jakinarazi eta 31 egun naturaleko epean (ikusi Ohiko Prozedura).
- Jakinarazpenak egiteko izendatutako helbidea, Bideko Helbide Elektronikoa (BHE) eman ezean.
Bulegoak jakinarazitako salaketa
-
Salaketak errepidean jakinaraziko dira, hala ere Trafikoko Lurralde Bulego (TLB) eskudunak jakinarazi dezake geroago, honelakoetan:
-
Ibilgailua gelditzea zirkulazioari arriskua badakarkio (agenteak gelditu ez izanaren arrazoia adieraziko du).
-
Ibilgailua aparkatuta dago eta gidaria ez dago.
-
Irudiak hartzeko eta erreproduzitzeko baliabideen bidez arau-haustea jakitea.
-
Orobat, ibilgailuaren gidaria eta titularra bera ez denean eta salatutako arau-haustea titularrari dagokionean (esaterako: IAT iraungita).
-
Jakinarazpen horrek berehala jakinarazten diren eta zehapen-prozedura hasten diren salaketa-orrietan aipatutako datu eta informazio bera izango du.
Jakinarazpenetarako helbidea
Jakinarazpena BHEn emango zaio, salatuari eman bazaio, eta, hala ez bada, posta ziurtatuaren bidez interesatuek prozeduran bereziki adierazitako helbidean. Aurrekoak egon ezean, jakinarazpena zuzenduko da Trafikoko Zuzendaritza Nagusiko Erregistroetan dagoen helbidera.
B) Prozedura laburtua
Salatuak isunaren zenbatekoa %50eko deskontuarekin ordaintzen badu prozedura laburtua jarraituko da. Isunaren %50eko murrizketarekin ordaintzea hogei egun naturaleko epean egin daiteke, salatzaileak edo TLB eskudunak salaketa jakinarazi eta hurrengotik kontatzen hasita.
Murrizketarekin ordaintzearen ondorioak hauek dira:
-
- Alegazioa aurkezteari uko egitea (aurkezten baditu ere ez aurkeztutzat emango dira).
- Prozedura amaitzea ordainketaren egunean (ez da behar berariazko zehapen-ebazpenik).
- Ordaintzeak zehapenaren irmotasuna dakar eta hurrengo egunetik ondorioak sortzen ditu (Esaterako: Gidatzeko baimen edo lizentziaren puntuak galtzea).
- Administrazio bidea amaitzea eta, beraz, administrazioarekiko auzi jurisdikzioan baino ezin da errekurritu.
- Administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkezteko bi hilabeteko epea ordaindu eta biharamunean hasten da.
- Ez da aurrekaritzat hartuko Gidarien eta Arau-Hausleen Erregistroan puntu-kenketarik gabeko arau-hauste larriak direnean.
C) Ohiko prozedura
Ohiko prozedura jarraituko da beti 77. h eta 77. j) artikuluei egindako arau-hausteengatik (hurrenez hurren, radarraren inhibidorea duen ibilgailua gidatzea eta titularrak ibilgailuaren gidaria benetan ez identifikatzea, eskatu eta gero). Baita 77. artikuluaren n, ñ, o , p, q, r, s eta t idatz-zatietako arau-hausteetan ere.
Ohiko prozedura ere jarraituko da ISUNAren %50eko deskontuarekin ORDAINTZEN EZ BADU 20 eguneko epean, salaketa jakinarazi eta gero (errepideko agentea edo geroago TLB).
Bietan eta salaketarekin ados ez balego, alegazioak aurkez ditzake edota froga proposatu, aipatu 20 egun naturaleko epean, salaketa jakinarazi eta gero. Hauek dira alegazioak aurkeztearen edo ez aurkeztearen ondorioak:
Alegazioak aurkeztuko ditu:
-
-
Proposatutako frogak praktikatuko dira, salaketak jasotzen dituen aldean datu berriak edo bestelako datuak ematen baditu.
-
Organo instrukzio-egileak ebazpen-proposamena aurkeztuko dio zehatzeko organo eskudunari. Ebazpen-proposamena bakarrik jakinaraziko da, baldin eta hori emateko interesatuak ezagutu dituen bestelako egitate, alegazio edo probak kontuan hartu badira.
-
Zehapen-ebazpena (zehapena) emango da, hauxe dakarrena:
-
Administrazio-bidea amaitzea.
-
Zehapena betearazi daiteke (isuna kobratu) eta dagozkion ondorioak izango ditu interesdunari jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
-
Aukerako berraztertze-errekurtsoa jartzeko aukera dago:
-
Aurkezteko epea: Hilabetea, zehapen-ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
-
Ebazteko eskumena duen organoa: Zehapen-ebazpena eman zuen bera.
-
Errekurtsoa jartzeko ondorioak: Ez du bertan behera utziko zehapena edota isuna betearaztea.
-
Administrazioaren isiltasun negatiboa: Errekurtsoa ezetsitzat joko da aurkezten denetik hilabete bateko epean ebazten ez bada. Beraz, administrazioarekiko auzi-bidera jo zezakeen.
-
-
-
NEz du alegaziorik aurkeztu:
Prozeduraren amaiera:: Salaketak zehapen-prozedura ebatziko du.
Zehapena betearazi daiteke (isuna kobratu) eta dagozkion ondorioak izango ditu interesatuari jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
D) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, administrazio-prozedurari amaiera ematen dion ekintzaren kontra, izapidean jarraitutako prozeduraren arabera. Administrazioarekiko auzietako jurisdikzioaren aurrean errekurritzeko epea bi hilabetekoa da zehapen-prozedura amaitzen duen egunetik kontatzen hasita.
Isunaren %50eko deskontuarekin ordaindu denean, egin eta berehala agenteak jakinarazitako salaketa orria edo TLB eskudunak bidalitako salaketa auzi-bidean errekurrituko da.
Deskonturik egin gabe ordaindu ez badu eta alegaziorik aurkeztu ez badu, salaketaren kontra jarriko da.
Ohiko prozedura berariazko zehapen-ebazpena jakinarazten amaitu denean, errekurtsoa jarriko da ebazpen horren aurka.
E) Iraungipena eta preskripzioa
Iraungipena: Prozedura hasten denetik urte bat, zehapen-ebazpena eman arte. Epe hori amaitutakoan, prozedura iraungiko da eta interesdunak edo ofizioz eskatutako jarduerak artxibatuko dira.
Preskripzioa: arau-hausteen preskripzio-epea eta zehapenen preskripzio-epea bereizi behar dira.
Arau-hausteak preskribatzea: Arinen kasuan hiru hilabete, larrietarako eta oso larrietarako sei.
Zehapenak preskribatzea: Diru-isunaren kasuan lau urte eta gainerakoen kasuan urtebetea, epeak zenbatzen hasiko dira irmotasunaren hurrengo egunetik.
F) Isuna ordaintzea
Isunaren zenbatekoa %50eko murrizketarekin ordaintzea:
-
Isuna %50eko deskontuarekin ordain daiteke 20 egun naturaleko epean, errepidean edo TLB eskudunak buletina jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Isuna jasotako agiriarekin (Trafikoko Lurralde Bulegoak bidalitako orria edo jakinarazpena) ordaindu beharko da Interneten bidez (www.euskadi.eus/nireordainketa) edo hauetako finantza-erakundeetako edozein bulegotan:
-
Kutxabank
-
Laboral Kutxa
-
CaixaBank
-
BBVA
-
SABADELL / GIPUZKOANO
-
Rural Kutxa
-
Isunaren zenbatekoa murriztu gabe ordaintzea:
-
-
Salatutako arau-haustea ohiko prozeduraz izapidetu denean, %50eko deskontuarekin ez ordaintzeagatik edo legeak jarraitu behar dela ezartzen duelako (ikusi ohiko prozedura), isuna borondatezko epean ordain daiteke eta horrela egin ezean premiamendu bidez ordaintzea eskatuko da.
-
Borondatezko epea: Isunaren %100 ordaindu izana jakinarazi eta hurrengo 15 egun naturaletan (zehapen-ebazpena edo ordaintzeko errekerimendua).
-
Premiamendu-prozedura: Borondatez ordaintzeko epea amaituta, isuna premiamendu-prozeduraren bidez kobratuko da, legeak ezarritako errekarguak barne.
-
Borondatez ordaintzeko aldian eginez gero, isuna jasotako agiriarekin (zehapen-ebazpena edo ordaintzeko errekerimendurik) ordaindu beharko da Interneten bidez (www.euskadi.eus/nireordainketa) edo hauetako finantza-erakundeetako edozein bulegotan:
-
Kutxabank
-
Laboral Kutxa
-
CaixaBank
-
BBVA
-
SABADELL / GIPUZKOANO
-
Rural Kutxa
G) Espedienteen kopia
Interesdunak edo legeko ordezkariak, behar bezala egiaztaturik, espedienteen kopia lor dezakete, ZUZENEAN bulegoetan jasoko dituztenak edo postaz adierazitako helbidean, tasa ordaindu eta gero.