Hezkuntzatik prebenitzea

Hezkuntzatik prebenitzea

Bide-segurtasunean, prebentzioa eraginkorra izan dadin, faktore anitzeko esku-hartzea behar da: bideen diseinuan, ibilgailuen laguntza- eta mantentze-sistemetan, baina baita, bereziki, pertsonen portaeran ere.

Haurtzarotik eta bizitza osoan zehar, mugikortasunak garrantzi handia duen ingurunean bizi gara. Erabiltzen dugun garraiobidea edozein dela ere, segurtasunez mugitzeko aukera emango diguten ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak behar ditugu, gure bideak benetako errespetu- eta bizikidetza-guneak izan daitezen.

Testuinguru horretan, mugikortasun segururako hezkuntza tresna baliagarria da pertsonok arriskuaren pertzepzio doia izan dezagun; izan ere, hori da prebentzioaren kateko lehen maila, agian garrantzitsuena. Ez dago zalantzarik istripuen ondorioak minimizatzeko modurik onena "istripurik ez izatea" dela, eta hori pertsona bakoitzaren esku dagoela.

Trafiko Zuzendaritzak hezkuntza-agenteen (familiak, ikastetxeak, gidari-eskolak, aisialdia) esku jartzen ditu hainbat ekintza eta baliabide, pertsona bakoitzak behar dituen ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak izan ditzan, espazio publikoan mugitzeko eskubidea gauzatu ahal izan dezan, bere segurtasuna eta gainerako erabiltzaileena errespetatuz.