Pertsona bat hil da Berriatuan, zirkulazio istripu baten ondorioz
2024-09-12
Eguneko ezbeharrik larriena gaur arratsaldean gertatu da, Berriatuan (Bizkaia), ibilgailu bat errepidetik atera eta eraikin baten aurka talka egin ostean. Bidaiaria eta gidaria tokian bertan hil da. Errepidea erabat itxi dute
Ezbeharra arratsaldeko zazpiak laurden gutxitan gertatu da, BI-633 errepidean, Berriatua parean. Biktima gidatzen ari zen ibilgailua errepidetik atera da eta eraikin bateko paretaren kontra jo du. Gidaria barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Biktimak jasandako zauri larrien ondorioz, osasun-langileek ezin izan dute ezer egin haren bizia salbatzeko.
Errepidea erabat itxi dute eta udalerri barruko kaleetatik desbideratzeak egin dituzte. Une honetan, 20:00etan, errepideak itxita jarraitzen du.