24_0445 Emakume bat hil da gaur goizean Lezon gertatu den trafiko-istripu batean

Emakume bat hil da gaur goizean Lezon gertatu den trafiko-istripu batean

Servicio de prensa

2024-08-05

Ertzaintza gaur goizean GI-636 errepidean gertatu den istripua ikertzen ari da, auto batek pertsona bat harrapatu baitu Lezon, Gaintxurizketa inguruan. Jasan dituen zaurien larritasuna zela eta, biktima hil egin da. Ezbeharraren ondorioz, errepidea itxi egin behar izan da Errenteriarako noranzkoan, eta trafikoa GI-2638 errepidetik desbideratu behar izan da.

Zoritxarreko istripua gaur goizeko hamarrak eta laurdenean gertatu da GI-636 errepidean, Lezoko udal-barrutian. Ikertzen ari diren arrazoiak tarteko, Errenteriarako noranzkoan zihoan ibilgailu batek emakume bat harrapatu du Gaintxurizketan.  Ibilgailuak bere bidean jarraitu du, eta Ertzaintza haren bila ari da.

Ezbeharraren berri izan bezain laster, Gipuzkoako Trafiko Unitateko eta Euskadiko Larrialdi Zerbitzuko baliabideak bertaratu dira.  Osasun-zerbitzuetako langileak biktima suspertzen saiatzen ari ziren bitartean, Ertzaintza eta Udaltzaingoa arduratu dira zirkulazioa bideratzeaz, Gaintxurizketa gainetik, Errenteriarako noranzkoan, GI-2638 errepidetik desbideratu baita. 

Biktima, zoritxarrez, hil egin da zaurien larritasunaren ondorioz. Ertzaintzak ikerketa jarri du abian istripua eragin duten arrazoiak eta inguruabarrak argitzeko.