24_0386 Motozale bat hil da zirkulazio-istripuan N-638 errepidean, Hondarribian

Motozale bat hil da zirkulazio-istripuan N-638 errepidean, Hondarribian

Servicio de prensa

2024-07-05

Motozikleta baten gidaria hil da N-638 errepidean, Hondarribian, gertatu den trafiko-istripu batean. Motorra eta beste bi ibilgailu izan dira tartean.

Gaur goizeko hamaikak aldera, motozikleta batek eta bi autok zirkulazio-istripua izan dute N-638 errepidean, Hondarribian, Amute auzorako bidegurutzearen inguruan. Motor-gidariak lesio oso larriak izan ditu eta, zoritxarrez, istripua gertatu den lekuan bertan hil da.

Errepidea itxita geratu da zirkulazioaren bi noranzkoetan. Trafikoa GI-636 eta Gi-2134 errepideetatik desbideratzen ari dira, eta horren ondorioz, ilarak sortzen ari dira.

Ertzaintzak atestatua ireki du istripuaren inguruabarrak argitzeko.