24_0285 Ertzaintzak GI-636 errepidean, Errenterian, heriotza eragin duen istripuaren lekukoak eskatzen ditu

Ertzaintzak GI-636 errepidean, Errenterian, heriotza eragin duen istripuaren lekukoak eskatzen ditu

Servicio de prensa

2024-05-17

Ertzaintzak laguntza eskatzen die gaur arratsaldeko lehen orduan GI-636 errepidean, Errenteria parean, motorzale bat hil den istripuaren lekuko izan diren pertsonei.

Gaur, arratsaldeko ordu biak laurden gutxiak aldera, trafiko-istripu bat izan da GI-636 errepidean, Errenteria parean, non furgoneta bat, auto bat eta motorra bat izan diren tartean. Zoritxarrez, motozikletaren gidaria, 61 urteko gizon bat, hil egin da jasandako lesio larrien ondorioz.

Ertzaintzak laguntza eskatzen die ezbehar horri buruzko informazioa eman dezaketen lekukoei. Horretarako, Gipuzkoako Trafiko Unitatearekin harremanetan jar daitezke, 943 53 91 25 telefono-zenbakiaren bidez.