24_0275 Zaldibar, motorzale bat hil da zirkulazio-istripuan

Zaldibar, motorzale bat hil da zirkulazio-istripuan

Servicio de prensa

2024-05-12

Motorzale bat hil da gaur, igandea, goizean Zaldibarren izandako zirkulazio-istripu batean. Istripuan inplikatutako ibilgailuaren ustezko gidaria identifikatu eta atxilotu ahal izan dute, beharrezko baieztapenak egin ondoren. Argiketa amaitu ondoren, atxilotua epailearen esku utziko dute.

Ezbeharra gaur goizeko hamarrak baino minutu batzuk lehenago gertatu da, Zaldibarko Olarreaga auzoan. Biktima zihoan motozikleta eta, antza denez, auto bat izan dira tartean. Jasandako lesioen ondorioz, motorzalea ia berehala hil da, eta bertaratutako medikuak egiaztatu du hil egin dela.

Ertzaintzak dagokion ikerketa abiarazi du, zorigaiztoko istripua nola gertatu den argitzeko.  Istripuan inplikatutako ibilgailuaren ustezko gidaria identifikatu eta atxilotu ahal izan dute, beharrezko baieztapenak egin ondoren. Argiketa amaitu eta gero, atxilotua epailearen esku utziko dute.