24_0274 Eusko Jaurlaritzak kamioien ikuskapena indartuko du Euskadin

Eusko Jaurlaritzak kamioien ikuskapena indartuko du Euskadin

Servicio de prensa

2024-05-12

• Maiatzaren 13tik 19ra bitartean salgai arriskutsuak garraiatzen dituzten kamioiak ikuskatuko dituzte • Gainera, maiatzaren 21etik 23ra bitartean, era guztietako kamioien pisua zainduko dute

Maiatzaren 13ik 19ra bitartean, biak barne, Ertzaintzak kamioien zaintza eta kontrola indartuko du Euskadiko errepide-sarean. Zehazki, salgai arriskutsuak errepidez garraiatzen dituzten kamioiak zainduko dituzte, jarduera hori arautzen duen nazioarteko akordioari (ADR) jarraituz. Besteak beste, ibilgailuaren dokumentazioa, plaken eta seinale laranjen erabilpena, sua itzaltzeko baliabideak, ekipamendu ezberdinak eta norbera babesteko ekipamenduak ere aztertuko dituzte.

Egiaztatuko dute baimendutako gidatze-orduak gainditzen diren eta ezarritako atsedenaldiak egiten diren, takografoak funtzionatzen duen edo manipulatu egin den erregistroak faltsutzeko eta polizia-kontrolak saihesteko.

Estibaliz Olabarri Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariaren esanetan, “istripu batean kamioiak tartean daudenean, ondorio larriak izan ditzake, are gehiago salgai arriskutsuak garraiatzen badituzte. Horregatik da garrantzitsua prebentzio-kontrol horiek egitea, Euskadiko errepide-sarean jokabide arriskutsuak saihesteko”.  

Bestalde, maiatzaren 21etik 23ra bitartean salgaiak garraiatzen dituzten era guztietako kamioien pisua zainduko dute. Horrela, baimendutakoa baino zama handiagoa daramaten eta zama ongi lotuta dagoen egiaztatuko dute.

Kamioiak kontrolatzeko eta zaintzeko kanpainak trafikoa eta garraioa zaintzeko eta kontrolatzeko urte osorako programatutako 38 kanpainen egutegiaren barruan sartzen dira.