23_0588 Eusko Jaurlaritzak furgoneten pisuaren kontrola areagotuko du

Eusko Jaurlaritzak furgoneten pisuaren kontrola areagotuko du

Servicio de prensa

2023-09-18

Kontrol horiek datorren asteartean eta asteazkenean indartuko dituzte Euskadiko kale eta errepideetan

Ertzaintzak, Euskadiko udaltzaingoekin batera, furgoneten pisua zaintzeko eta kontrolatzeko kanpaina indartuko du irailaren 19an eta 20an, bide-segurtasuna hobetzeko helburuarekin. Horrez gainera, zama ea oker antolatuta dagoen egiaztatuko dute eta ibilgailuen dokumentazioa eta baldintza teknikoak aztertuko dituzte.

Ezaugarri hauetako aurreko kanpainan 124 furgoneta ikuskatu zituzten eta guztira 21 arau-hauste erregistratu zituzten, gehienak pisu gehiegi eramateagatik (10).

Kanpaina horiek Bide Segurtasunerako eta Mugikortasun Seguru eta Iraunkorrerako 2025 Plan Estrategikoaren helburuei erantzuten diete, planaren xedea izanik, Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendari Estíbaliz Olabarriren hitzetan, “Euskadin istripu-tasa murriztea, Zero Biktima helburua lortzeko, Euskadiko errepide-sarea leku seguruagoa izan dadin eta errepide-sarean mugikortasun jasangarria berma dadin”.

Furgonetak zaintzeko eta kontrolatzeko kanpaina trafikoa eta garraioa zaintzeko eta kontrolatzeko aurtengo urte osorako programatutako 45 kanpainen egutegiaren barruan sartzen da.