
Zeanurin furgoneta baten gidaria zauritu da N-240 errepidean gertatu den trafiko-istripuan
2023-09-15
Gaur goizean 27 urteko gizon bat zauritu da N-240 errepidean, Zeanurin, gidatzen ari zen furgonetak aurrez aurre kamioi bat jo duenean. Zauritua Osakidetzaren helikopteroan eraman dute ospitalera. Gaur goizean 27 urteko gizon bat zauritu da N-240 errepidean, Zeanurin, gidatzen ari zen furgonetak aurrez aurre kamioi bat jo duenean. Zauritua Osakidetzaren helikopteroan eraman dute ospitalera.
Gaur goizeko 11:30 aldera, furgoneta batek eta kamioi batek aurrez aurre talka egin dute N-240 errepidean, Zeanurin (Bizkaia).
Istripuaren ondorioz, furgonetaren gidaria zaurituta geratu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Gero Osakidetzaren helikopteroak eraman du handik Basurtuko ospitalera.
Errepidea itxita egon da larrialdietako zerbitzuek euren lana egin ahal izateko, eta 14:20an zabaldu da berriz, istripua izan duten ibilgailuak erretiratu eta garbiketa-lanak amaitu dituztenean.
Ertzaintzak eginbideak hasi ditu istripuaren inguruabarrak argitzeko.