23_0300 Trafikoan eraginak izango ditu Durango-Durango Emakumeen Saria 2023 lasterketak

Trafikoan eraginak izango ditu Durango-Durango Emakumeen Saria 2023 lasterketak

Prentsa Zerbitzua

2023-05-16

Ertzaintza arduratuko da proban laguntzeko eta segurtasuna bermatzeko dispositiboaz. Eragin handiak espero dira trafikoan, bereziki N-634 errepidean, Durangaldean.

Bizkaiko Durango herriak Durango-Durango Emakumeen Saria 2023 lasterketaren XXII. edizioa hartuko du 15:00etatik aurrera. Ertzaintza arduratuko da herriko Ezkurdi plazatik abiatuko den proban segurtasuna bermatzeaz eta laguntzeaz. Durangotik irten ondoren, txirrindulariek 18 kilometroko zirkuitu bat egingo dute AbadiƱo eta Elorrio artean, eta 4 bira emango dituzte.  

Lasterketa tradizional horrek trafikoan izango dituen eraginak direla eta, kontuz ibiltzeko eskatzen dute:

  • 15:00etatik 17:20ra bitartean 4 aldiz itxiko da (txirrindulariek ibilbide beretik 4 bira emango dituzte), aldiko 10 bat minutuan eta bi noranzkoetan, N-634 errepidea 78,8 KPan (Matienako San Blas Hotela) eta 69,5 KPan (Areitioko gaina).

  • 17:40 eta 18:05 artean bi noranzkoetan itxiko da N-634 errepidea 20 bat minutuan (behin bakarrik) 80,9 KPan (Iurreta).

Eusko Jaurlaritzak eskatzen du arretaz jarraitzeko seinaleak eta, batez ere, ertzainek eta lasterketaren antolatzaileek emandako jarraibideak.