23_0290 Rally bateko parte-hartzaile bat hil da Azpeitian, bere ibilgailuarekin istripua izan ondoren

Rally bateko parte-hartzaile bat hil da Azpeitian, bere ibilgailuarekin istripua izan ondoren

Prentsa Zerbitzua

2023-05-13

Azpeitian rally batean parte hartzen ari zen pilotu bat hil da eta kopilotua zauritu, bere autoarekin istripua izan baitu kirol-proban.

Arratsaldeko hiru eta erdietan, Ertzaintzak jakin du Azpeitian rally batean parte hartu zuen auto batek istripua izan duela GI-3730 errepidean, kirol-proba horretan parte hartzen ari zela. Ibilgailuko pilotua hil egin da, eta kopilotua zauritu eta Donostiako ospitalera eraman dute.

Ertzaintzak atestatua ireki du istripu horren inguruabarrak zehazteko.