23_0288 Markina-Xemein, Itzulia Women lasterketan parte hartzen ari ziren lau txirrindulari zauritu dira Ertzaintzaren patruila batekin izan duten trafiko-istripuan

Markina-Xemein, Itzulia Women lasterketan parte hartzen ari ziren lau txirrindulari zauritu dira Ertzaintzaren patruila batekin izan duten trafiko-istripuan
2023-05-12
Markina-Xemeingo udal-barrutian, BI-633 errepidetik zihoan Ertzaintzaren patruila batek zirkulazio-istripua izan du emakumezkoen Itzulian parte hartzen ari ziren lau txirrindularekin, etaparen ibilbidetik larrialdi-egoeran zegoen anbulantzia bati laguntzera zihoanean. Lau txirrindulariak zaurituta geratu dira, eta horietako hiru osasun-zentroetara eraman behar izan dituzte. Ertzaintzak dagokion ikerketa jarri du abian istripua eragin duten arrazoiak argitzeko.
Istripua 12:30 aldera gertatu da BI-633 errepidean, Berriatua eta Markina-Xemein artean. Larrialdi-egoeran zegoen anbulantzia bati laguntzeko eskatu diotenean, Ertzaintzaren patruila bat –lasterketaren dispositibo bereziarekin zerikusirik ez zuena– esandako lekura abiatu da lasterketaren ibilbidetik. Bat-batean tropeleko gainerako txirrindulari gehienen atzetik zihoazen lau txirrindularirekin topo egin du eta horietako batekin talka egin du; beste hiru txirrindulariek talka saihestu ahal izan dute, baina lurrera erori dira. Hiru txirrindulari Gurutzetako eta Mendaroko (2) ospitaleetara eraman behar izan dituzte.
Ertzaintzak ikerketa hasi du gertaera argitzeko.