23_0138 Ermua, ospitalean hil egin da gaur goizean N-634 errepidean izandako istripuan inplikatutako auto baten gidaria

Ermua, ospitalean hil egin da gaur goizean N-634 errepidean izandako istripuan inplikatutako auto baten gidaria
2023-03-07
45 urteko gizonezko bat hil egin da ospitalean, gaur goizean N-634 errepidean, Ermua parean, izandako ezbeharraren ondorioz. Gainera, beste hiru pertsona zauritu dira eta ospitalera eraman behar izan dituzte. Errepidea itxita egon da bi ordu baino gehiagoz.
Ezbeharra gaur asteartea, goizeko bederatzi eta erdiak aldera gertatu da, N-634 errepidean, Ermua parean, Bilborako noranzkoan. Bi ibilgailuk, furgoneta batek eta lur orotako beste auto batek aurrez aurre egin dute talka. Honen ondorioz, suhiltzaileen lana beharrezkoa izan da ibilgailuetan harrapatuta geratu diren inplikatuetako bi ateratzeko.
Tokian bertan artatu ondoren, lau bidaiariak ospitalera eraman behar izan dituzte, zauriak sendatzeko. Furgonetako gidaria, 45 urteko gizonezkoa, istripua izan eta ordu gutxira hil egin da, eta errepidea itxita mantendu da eguerdiko hamabiak baino pixka bat lehenago.
Ertzaintzak dagokion ikerketa jarri du abian, zoritxarreko istripu horren nondik norakoak argitzeko.