22_0853 Hiru zauritu Bilbon eta Muskizen izandako bi trafiko-istriputan

Trafiko-istripuen biktimen balantzea 18:30ak arte

Hiru zauritu Bilbon eta Muskizen izandako bi trafiko-istriputan

Servicio de prensa

2022-11-18

Lehen ezbeharra gaur goizean Kadaguako Korridorean gertatu da, Bilborako noranzkoan zihoan turismo bat galtzadatik irten eta erdibitzailearen kontra jo duenean, eta bigarrena gaur arratsaldean Muskizen gertatu da, beste turismo bat A-8 autobian irauli denean.

Euskal errepideetan gaur biktimak eragin dituen istripu nabarmenetako lehena goizeko zortzi eta erdietan gertatu da BI-636 errepidean, Kadaguako korridorean. Bilboko noranzkoan zirkulatzen ari zen Hyundai turismo bat galtzadatik irten, eta erdibitzailearen kontra talka egin du, Alonsotegi eta Bizkaiko hiriburuaren artean.

Talka egin ondoren, ibilgailua erdibitzailearen gainean geratu da, eta bi noranzkoetako ezkerreko erreietako zirkulazioan eragina izan du. Errei horiek moztu egin behar izan dituzte biktimari laguntzeko eta istripua izan duen turismoa kentzeko.

Gidariak, 23 urteko gizonezkoak, zauri larriak izan ditu eta Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute anbulantzian.

Ibilgailua galtzadatik kendu eta bidea garbitzen ari ziren bitartean, auto-ilarak sortu dira goizeko hamaikak arte. Ordu horretan itzuli da inguru horretako trafikoa normaltasunera.

Eguneko bigarren istripu nabarmena gaur arratsaldeko laurak hogei gutxiagotan gertatu da A-8 autobian, Muskiz parean. Seat Ibiza turismo bat, Bilboko noranzkoan zihoanean, Arenako irteeraren parean galtzadatik irten, eta irauli egin da. Ibilgailuan zihoazen bi pertsonak, 21 urteko bi emakume, zauriak izan dituzte eta Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dituzte, garrantzi desberdineko zauriak artatzeko. Turismoa galtzadatik kentzen zuten bitartean auto-ilarak sortu dira.