2022-08-03
Pertsona bat hil da gaur eguerdian Basauriko herrigunean kamioi batek harrapatuta.
Gaur eguerdiko hamabiak laurden gutxi aldera, kamioi batek adineko gizon bat harrapatu du Basauriko Cervantes Etorbidean. Lekura anbulantzia bat agertu bada ere, osasun-langileek gizonaren heriotza ziurtatu baino ezin izan dute egin, zauri larriak baitzituen.
Ertzaintzak atestatua ireki du zoritxarreko istripuaren inguruabarrak argitzeko.