22_0551 Lau pertsona zauritu dira A-1 errepidean, Agurain inguruan, izan diren bi zirkulazio-istriputan

Lau pertsona zauritu dira A-1 errepidean, Agurain inguruan, izan diren bi zirkulazio-istriputan

Prentsa Zerbitzua

2022-07-27

A-1 errepidean izandako bi zirkulazio-istripuren ondorioz lau pertsona zauritu dira. Lehen ezbeharra Agurain parean gertatu da, eta bertan zauritu bat izan da. Istripu horrek eragindako auto-ilaretan gertatu da bigarren istripua, eta bigarren istripu horretan hiru zauritu izan dira.

Arratsaldeko lauak inguru, lur orotako bi ibilgailuk talka egin dute A-1 errepidean, Agurain parean (Araba). Ibilgailu horietako bat irauli egin da eta guztiz itxita geratu da errepidea Gasteizko noranzkoan. Istripu horren ondorioz, gizonezko bat zauritu da eta Txagorritxu ospitalera eraman dute. Ordu-erdi geroago, gutxi gorabehera, libratu da errei bat zirkulaziorako, baina bost kilometro inguruko auto-ilarak sortu dira. Azkenean, arratsaldeko seiak eta erdi baino geroxeago guztiz libratu da errepidea.

Lehen ezbehar horren ondoriozko auto-ilaretan gertatu da bigarren istripua, Donemiliaga parean, kamioi batek eta auto batek talka egin dutenean. Bigarren istripu horretan hiru zauritu izan dira eta Txagorritxu eta Santiago ospitaletara eraman dituzte. Arratsaldeko zortzietan errei batek itxita jarraitzen du, ibilgailuak kentzeko eta galtzada garbitzeko lanak amaitu zain.