22_0549 Zazpi ibilgailuk talka egin dute, eta istripuak auto-ilara handiak eragin ditu AP-8 autobidean, Orio parean

Zirkulazio-istripuan hiru zauritu izan dira eta 9 kilometrora arteko auto-ilarak eragin ditu

Zazpi ibilgailuk talka egin dute, eta istripuak auto-ilara handiak eragin ditu AP-8 autobidean, Orio parean

Servicio de prensa

2022-07-27

Gaur, asteazkena, goizeko lehen orduan trafiko-istripua izan da AP-8 autobidean, Orio parean, Donostiarako noranzkoan. Zazpi ibilgailuk talka egin dute, eta 9 kilometrora arteko auto-ilarak sortu dira. Trafiko handiko ordu batean gertatu den ezbeharrak garrantzi desberdineko hiru zauritu eragin ditu.

Ertzaintza ikertzen eta zehazten ari den arrazoiak direla-eta, gaur, asteazkena, goizeko zazpi eta erdiak baino lehen, zazpi ibilgailuk talka egin dute AP-8 autobidean, Orio udalerrian (Gipuzkoa), Irunerako noranzkoan. Ezbeharraren ondorioz, hiru pertsonak garrantzi desberdineko zauriak izan dituzte eta Donostiako osasun-zentroetara eraman dituzte.

Trafikoa eten egin behar izan dute ibilgailuak kentzen zituzten bitartean, eta horrek auto-ilara handiak, 9 kilometrora artekoak, eragin ditu AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan. Ertzaintzak goizeko hamarrak laurden gutxiagotan berrezarri du zirkulazioa, bidea garbitzeko lanak amaitu eta istripua izan duten ibilgailuak kendu ondoren.

Ertzaintzak abian du ezbeharra zer inguruabarretan gertatu den argitzeko ikerketa.