22_0474 Donostia, auto baten gidaria zauritu da kamioi batekin talka egin ondoren

Donostia, auto baten gidaria zauritu da kamioi batekin talka egin ondoren

Servicio de prensa

2022-06-20

Gaur 30 urteko gizonezko bat zauritu da gidatzen ari zen autoak eta kamioi batek Donostiako saihesbidean izan duten trafiko-istripuan. Ertzaintzak gaur, astelehena, Euskadiko errepide-sarean erregistratu duen istripurik aipagarriena da.

Goizaldeko lauak laurden gutxi aldera, auto batek kamioi batekin talka egin du GI-20 errepidean, Donostiako Aieteko tunela baino lehentxeago. Talkaren ondorioz, autoan zihoan bidaiari bakarra auto barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileen laguntza behar izan da ateratzeko. Atera dutenean, Gipuzkoako hiriburuko ospitale batera eraman dute. Bestalde, Ertzaintzak antolatu du zirkulazioa, Aritzetako noranzkoko hiru erreitako bi itxita geratu baitira. Goizaldeko bostak aldera bidea erabat irekita geratu da.