22_0469 Bost pertsona zauritu dira A-1ean, Iruña Okako udal-barrutian, gertatu diren bi trafiko-istriputan

Bost pertsona zauritu dira A-1ean, Iruña Okako udal-barrutian, gertatu diren bi trafiko-istriputan

Servicio de prensa

2022-06-18

Gaur arratsaldeko ordu biak aldera, atoia zeraman kamioi bat bidetik atera eta irauli egin da A-1 autobidea N-102 errepidearekin lotzen den lekuan, Iruña Okan, eta gidaria zauritu egin da. Handik ordu batzuetara, errepide berean zihoan auto batek istripua izan duen kamioia erretiratzeko eta bidea garbitzeko lanak seinaleztatzen ari zen ibilgailu batekin talka egin du. Talkaren ondorioz, autoan zihoazen lau bidaiariak zauritu dira, eta ospitalera eraman behar izan dituzte.

Lehenengo istripua A-1 autobidean, N-102 errepidearekin lotzen den lekuan, Arabako Iruña Okako udal-barrutian gertatu da. Garagardo-kaxak zeramatzan eta Irungo noranzkoan zihoan kamioi bat “guraizea” egin eta irauli egin da, eta bidean gurutzatuta geratu da. Zama bidean zabalduta geratu da, eta suhiltzaileen laguntza behar izan da garbitzeko. Ibilgailu astunaren gidaria zaurituta geratu da, eta Gasteizko Santiago Ospitalera eraman behar izan dute.

Bidea garbitzeko lanak egiten eta istripua izan duen ibilgailua erretiratzen ari zirenean, errepidean zihoan Ford Focus batek aurreko istripua seinaleztatzen ari zen ibilgailu bat jo du. Talkaren ondorioz, lau bidaiariak, bikote bat eta bi seme-alabak, zaurituta geratu dira eta bi anbulantziatan eraman behar izan dituzte Txagorritxu Ospitalera.

Kamioia erretiratzeko eta bidea garbitzeko lanak auto-ilara batzuk sortzen ari dira, Irungo noranzkoko hiru erreitako bi itxita baitaude.