22_0457 Bi zauritu A-2602 errepidean, Artziniegako udal-barrutian, gertatu den zirkulazio-istripu batean

Bi zauritu A-2602 errepidean, Artziniegako udal-barrutian, gertatu den zirkulazio-istripu batean

Servicio de prensa

2022-06-13

Bi pertsona zauritu dira gaur gertatu den zirkulazio-istripu aipagarri bakarrean. Ezbeharra A-2602 errepidean, Artziniegako udal-barrutian, gertatu da.

Gaur arratsaldeko ordu biak eta hogei aldera, Ertzaintzak jakin du Yamaha motozikleta bat bidetik atera dela A-2602 errepidean, Artziniega parean.

Istripua gertatu den lekura Ertzaintzaren baliabideak, Aiarako suhiltzaileak eta osasun-baliabideak hurbildu dira. Ibilgailuan zihoazen bi pertsonek, 44 eta 28 urteko bi gizonezkok, zauri larriak zituzten, eta Gurutzetako ospitalera eraman dituzte. Zaurituetako bat anbulantzian eraman dute eta bestea Osakidetzaren helikopteroan.