22_0339 AP-8an, Getarian, kamioi bat irauli da eta ilara luzeak sortu dira Irunerako noranzkoan

AP-8an, Getarian, kamioi bat irauli da eta ilara luzeak sortu dira Irunerako noranzkoan

Servicio de prensa

2022-05-06

Gaur, ostirala, arratsaldeko lehenengo orduan, AP-8 autobidean, Getarian, zihoan kamioi bat irauli egin da eta errepidea itxita geratu da. Istripuaren ondorioz trafiko-pilaketak sortu dira Irunerako noranzkoan, eta arratsaldeko bostak aldera ireki da bidea.

Istripua arratsaldeko ordu bata laurden gutxiak aldera gertatu da AP-8 autobidean, Getarian, kamioi bat irauli egin baita, eta horren ondorioz bidea itxita geratu da Irunerako noranzkoan. Istripuak hamalau kilometrotik gorako ilarak sortu ditu adierazitako noranzkoan. Ertzaintzak N-634 errepidetik desbideratu du trafikoa, istripuaren ondorioak arintzen saiatzeko. Lauak hamar gutxiak aldera, errei bat ireki ahal izan da zirkulaziorako, eta handik ordubetera, bostak aldera, bidea erabat ireki da eta pixkanaka arintzen joan dira sortutako ilarak.

Bestalde, istripua izan duen kamioiaren gidaria zaurituta geratu da eta Donostia Ospitalera eraman dute.