22_0026 Hamar pertsona zauritu dira lau zirkulazio-istriputan

EAEn 18:00ak arte erregistratutako zirkulazio-istripuen balantzea

Hamar pertsona zauritu dira lau zirkulazio-istriputan

Servicio de prensa

2022-01-13

Hamar pertsona zauritu dira gaur, osteguna, Euskadiko errepideetan erregistratu diren lau zirkulazio-istripu aipagarritan. Istripuak Agurainen, Gasteizen eta Bilbon gertatu dira.

Lehenengo istripua goizeko bederatziak eta laurdenean gertatu da A-1 errepidean, Aguraingo udal-barrutian, Irunerako noranzkoan zihoazen kamioi batek eta bi autok elkar jo dutenean. Bi autoetako gidariak zauritu dira eta Gasteizko Txagorritxu eta Santiago ospitaleetara eraman behar izan dituzte. Handik pixka batera, inguruan, A-1 errepidean eta Gasteizerako noranzkoan, beste hiru autok jo dute elkar atzetik, eta bi pertsonak kolpeak hartu dituzte eta Txagorritxura eraman dituzte. Istripuen ondoren errepidea itxita geratu da eta trafikoa desbideratu behar izan dute. Hurrengo orduetan ilarak luzeak sortu dira inguruan.

Eguerdiko hamabiak aldera beste istripu bat gertatu da A-1 errepidean, Gasteizen, zehazki Lopidanako irteera inguruan eta Irunerako noranzkoan. Lau autok eta kamioi batek jo dute elkar, eta ibilgailuetako hiru bidaiari barruan harrapatuta geratu dira eta suhiltzaileek atera behar izan dituzte. Atera ondoren, zaurituetako bat helikoptero medikalizatu batean eraman dute Gurutzetako ospitalera, eta beste bi biktimak Txagorritxu eta Santiago ospitaleetara eraman dituzte. Talkaren ondoren errepidea itxita geratu da eta trafikoa desbideratu behar izan dute. Horren ondorioz, zazpi kilometrora arteko ilarak sortu dira inguruan

Bestalde, gaur arratsaldeko ordu biak eta laurdenean bost ibilgailuk istripua izan dute Bi-636 errepidean, Bilbon, Kastrejana parean eta Balmasedako noranzkoan. Ibilgailuetan zihoazen hiru pertsona zauritu dira, eta Basurtuko ospitalera eraman behar izan dituzte. Hurrengo ordubetean ilarak sortu dira inguruan, eta A-8an, Kantabriarako noranzkoan, ere izan dute eragina.