21_0895 Barakaldon istripua izan dute zisterna kamioi batek eta furgoneta batek, eta AP-8a (Supersur) itxita geratu da Irunerako noranzkoan

Bi ibilgailuen gidariak Gurutzetako ospitalera eman dituzte

Barakaldon istripua izan dute zisterna kamioi batek eta furgoneta batek, eta AP-8a (Supersur) itxita geratu da Irunerako noranzkoan

Servicio de prensa

2021-12-27

Larrialdietako zerbitzu guztiak lanean ari dira goizaldeko 03:23an, Barakaldon, AP-8ko, Supersur izeneko autobideko, 122 kilometro-puntuan, Irunerako noranzkoan gertatu den istripuaren lekuan. Dirudienez, gasolioa zeraman zisterna kamioiak autobideko mantentze lanetako ibilgailu bat jo du. Berehala mobilizatu dituzte lekura Ertzaintza, suhiltzaileak eta anbulantziak, bai eta larrialdietako eta URAko teknikariak ere.

Ibilgailuen gidariek osasun-arreta jaso dute eta Gurutzetako ospitalera eman dituzte. Mantentze-lanetako furgonetaren gidaria suhiltzaileek atera behar izan dute.

Desbiderapenak eta etenak trafikoan

Hasieratik, zisterna kamioiko gasolio-ihesari eusten saiatzen ari dira. Trafikoari dagokionez, autobidea erabat itxita dago Santa Agedako tunelaren parean, Irunerako noranzkoan, eta A-8ko Muskizeko, Santurtziko eta Sestaoko informazio-panelak piztuta daude eta eten guztiak seinaleztatuta dituzte ertzain-etxe ezberdinetako patruilek. Bidea itxita dago, esate baterako, Santurtziko portutik, AP-8ra sartzeko enborretik, zuhaitzaren biribilgunetik eta Ballontiko ardatzetik, kasu guztietan Irunerako noranzkoan.