Eduki publikatzailea

null 21_0817 Hiru pertsona zauritu dira gaur goizean Arrasaten gertatu den zirkulazio-istripuan

Euskadiko errepideetan 18:00ak arte izandako biktimadun trafiko-istripuen balantzea

Hiru pertsona zauritu dira gaur goizean Arrasaten gertatu den zirkulazio-istripuan

Servicio de prensa

2021-11-16

Bi gizonezko eta emakumezko bat zauritu dira gaur, asteartea, Euskadiko errepideetan gertatu den biktimadun istripu bakarrean. Ezbeharra gaur goizean gertatu da Arrasateko udal-barrutian, Gipuzkoan. Hiru autok alboko talka izan dute GI-627 errepidean, Bergarako noranzkoan. Errepidea itxita egon den denboran ilara batzuk sortu dira inguruan, eta hiru biktimak Debagoieneko Ospitalera eraman behar izan dituzte.

Istripua gaur goizeko zortzi eta erdietan gertatu da GI-627 errepidean, Arrasateko udal-barrutian, Gipuzkoan. Hiru autok, Ford Focus batek, Ford Fiesta batek eta Mini Cooper batek alboko talka izan dute Bergarako noranzkoan zihoazenean. Talkaren ondorioz bi noranzkoetan itxi behar izan da errepidea, inplikatutako ibilgailuak gurutzatuta geratu baitira.

Ertzaintzako baliabideak eta osasun-zerbitzuak hurbildu dira istripua izan den lekura biktimak artatzera. Hiru ibilgailuen gidariak, bi gizonezko eta emakumezko bat, zauritu dira istripuan, eta Mini Cooperen gidaria, emakumea, suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute, auto barruan harrapatuta geratu baita. Hiru biktimak, 23, 47 eta 26 urtekoak, Debagoieneko Ospitalera eraman behar izan dituzte anbulantzian.

Ibilgailuen zirkulazioa etenda egon da autoak errepidetik kendu eta bidea garbitzen zuten bitartean, eta goizeko hamaikak arte ilarak sortu dira eta ordu horretan leheneratu da zirkulazioa.