Gizon bat hil da Kortezubin auto batek harrapatuta
Prentsa bulegoa
2020-09-06
Bart gauean 71 urteko gizon bat hil da Kortezubiko udal-barrutian auto batek harrapatuta.
Istripua gaueko hamaikak hogei gutxiak aldera gertatu da BI-4244 errepidean, Kortezubiko udal-barrutian. Hyundai auto batek harrapatu du 71 urteko gizona. Istripua gertatu den lekura osasun-zerbitzuak hurbildu dira anbulantzia batean zauritua artatzeko, dirudienez konorterik gabe baitzegoen istripuak eragin dizkion lesioen ondorioz. Biktima Gurutzetako Ospitalera eraman dute, eta bertan hil da gero.
Ertzaintzak zoritxarreko ezbeharra eragin duten arrazoiak argitzeko ikerketak hasi ditu.