Moto-gidari bat zauritu da Barakaldon A-8 autobidean izandako trafiko-istripu batean
Prentsa bulegoa
2020-08-27
41 urteko emakumezko bat zauritu da gaur goizean A-8 autobidean, Barakaldon, izandako zirkulazio-istripu batean.
Ertzaintza ikertzen ari da gaur, osteguna, 8:40ean, A-8 autobidean, Barakaldon eta Bilborako noranzkoan, izandako istripuaren inguruabarrak. SYM euro MX 125 moto batean zirkulatzen ari zen moto-gidaria erori eta zauritu da. Istripuaren ondorioz, errepideko azelerazio-erreia moztuta geratu da.
Bertaratu den anbulantzia batek Gurutzetako ospitalera eraman du zauritutako 41 urteko emakumezkoa.