Moto-gidari bat hil da GI-2634 errepidean, Azpeitian, izandako zirkulazio-istripu batean
Prentsa bulegoa
2020-08-25
Azpeitiko 22 urteko gizonezko bat hil da eta 20 urteko beste gazte bat zuritu da, turismo batek eta motozikleta batek talka egitean GI-2634 errepidean, Azpeitian.
Arratsaldeko ordu bata inguru, Suzuki motozikleta batek eta Chrysler 300C auto batek talka egin dute GI-2634 errepidean, Azpeitian, Elgoibarrerako noranzkoan. Moto-gidaria, Azpeitiko 22 urteko gizonezkoa, tokian bertan hil da istripuan izandako lesio larrien ondorioz. Turismo-gidariak zauriak izan ditu eta Donostia Ospitalera eraman dute.